Pikondoa
Ficus carica
Jatorria:
Jatorriz Asia egomendebaldekoa.
Ezaugarri nagusiak:
Zuhaitz edo zuhaixka hostoerorkorra da, tamaina baxukoa, eta 7-8 metroko altuera du gehienez.
Zura:
Espezie horretako egurrak usteltzeko joera dauka, eta ez da egokia egur gisa. Egur horren hauskortasunaren ondorioz, ez da komeni pikondoetara igotzea, adarra hausteko arriskua baitago.
Bitxikeriak:
Gizakiak landutako lehen fruituetako bat da; izan ere, proba batzuk daude K.a. 9400-9200 urtekoak. Ondoren, Antzinako Egiptoren eta erromatarren ohiko dieta izan ziren.
Arteaz ari bagara, pikondoaren hostoak, parraren hostoekin batera, pintura eta eskultura askotan erabili dira protagonisten gorputz biluzia estaltzeko. Adibidez, Adan eta Eva.
Bitxikeria gehiago: latexa (« piku-esnea ») hortzetako txantxarrari eta larruazaleko garatxoei aurre egiteko erabiltzen zen. Esnea mamitzeko ere erabili zen.
Ezagutu Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuhaitzak
Bertako lorategietan hazten diren espezieak erakutsiko dizkizugu: nola deitzen diren, ezaugarriak, bitxikeriak... eta nolako garrantzia duten guretzat guztiontzat: