Basogintzaren (egurra) sektorearen errealitatea ezagutzea bultzatzen dugu

Komunikazio sail propioa, egurraren sektorea eta bioekonomiarekin duen konpromisoa ikusarazteko

Komunikazioa arlo estrategikoa da Baskegurrentzat. Alor horren helburua da gizarteari ezagutzera ematea Euskadiko basogintzaren (egurra) sektorearen garrantzia eta jasangarritasun hirukoitza (soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa).

Halaber, Baskegurrek eta haren erakunde elkartuek komunikabideetan (espezializatuak eta orokorrak) eta sare sozialetan duten presentzia sustatzea bilatzen da. Horretarako, Elkarteak komunikazio sail bat du, profesionalen beharrei erantzuteko eta informatzeko lanetan laguntzeko.

Baskegurrek bere irudi eta bideo bankua du, eta komunikabideen eskura jartzen du, basogintzaren dibulgazio lanean laguntzeko, eta orobat jartzen du egurra eraldatu eta balioa ematen dioten enpresen eskura.

Horrez gainera, Baskegurreko arlo teknikoekin koordinatuta, ikus-entzunezko edukiak argitaratzen dira, besteak beste ezagutzera emateko nazioarteko misioak, Baskegur Eguna, Egurtek Foroa edo Euskadiko Egurraren Astea. Era berean, sektoreko azoka nagusietan parte hartzen dugu, Euskadiko enpresek eskaintzen dituzten produktuak eta konponbideak bisitariei erakusteko erakusleiho gisa.

Komunikazioari buruzko Proiektuak