Lizarra

Lizarra

Fraxinus excelsior

Jatorria:

Ia Europa osoa eta Asiako hego-mendebaldea.

Ezaugarri nagusiak:

Zuhaitz hostoerorkorra da (udazkenean hostoa galtzen du) eta 30 metrotik gorako altuera izan dezake. Enborra zuzena dauka eta kopa zabal eta obalatua.

Zura:

Oso egur ona, kolore argi eta horixkakoa, malgua eta gogorra. Ebanisteriako piezetarako eta elastikotasuna eskatzen duten elementuetarako erabiltzen da: makilak, aitzurren kirtenak, aizkorak... Gaur egun, bizikletak ere egiten dituzte zurarekin.

Bitxikeriak:

Oso interesgarriak dira basafaunarentzat, hostoek, adar samurrek eta fruituek elikagai asko ematen baitizkiete animalia askori. Gainera, ugaztun eta hegazti txikiak hazteko babesa ematen dute enbor uxatuek eta adarrek. Propietate sendagarriak ditu, hala nola barizeak, sukarra, giharretako mina, hipertentsioa, giltzurrunetako kalkuluak…

Ezagutu Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuhaitzak

Bertako lorategietan hazten diren espezieak erakutsiko dizkizugu: nola deitzen diren, ezaugarriak, bitxikeriak... eta nolako garrantzia duten guretzat guztiontzat:

image/svg+xml L1 L2 L3 L3 L3 L3 L4 L5 L6 L7 L8 L8 L9 L10 L10 L11 L12 L13 L13 L13 L14 L15 L13 L16 L17