Haritza

Haritza

Quercus robur

Jatorria:

Europa gehienean eta Asia mendebaldean.

Ezaugarri nagusiak:

Gure basoetako zuhaitzik handienetakoa da. Irmoa, 40 metroko altuera izan dezake. Hostoak erorkorrak dira, berde ilunak gainaldetik eta argixeagoak azpialdetik.

Zura:

Kalitate oneko egurra du, oso gogorra, astuna, hezetasunarekiko erresistentea, zurgintzan eta ebanisterian erabiltzen dena, garai batean itsasontziak egiteko ere erabiltzen zena.

Bitxikeriak:

Bizkaian, Gernikako haritza dugu, lurraldearen armarrian toki nabarmena duena eta euskal herritarren askatasunak sinbolizatzen dituena. Europako beste kultura batzuetan ere zuhaitz ikonikoa da, hala nola Alemanian eta Letonian. Eskandinaviako herrialdeetan, haritzak “ekaitz-zuhaitzak” ziren, Thor trumoiaren jainkoa irudikatzen zutenak.

Ezagutu Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuhaitzak

Bertako lorategietan hazten diren espezieak erakutsiko dizkizugu: nola deitzen diren, ezaugarriak, bitxikeriak... eta nolako garrantzia duten guretzat guztiontzat:

image/svg+xml L1 L2 L3 L3 L3 L3 L4 L5 L6 L7 L8 L8 L9 L10 L10 L11 L12 L13 L13 L13 L14 L15 L13 L16 L17