Ezkia

Ezkia

Tilia platyphyllos

Jatorria:

Europan jatorria duen zuhaitz-espezie bat da. Espainian, Pirinioetako eta Kantauriko sisteman baino ez dago.

Ezaugarri nagusiak:

Hostoerorkorra, 3-10 cm-ko hostoekin, ertz zerratuak dituena. Fruituak esfera forma du.

Zura:

Ezki-egurra duela mende askotatik erabiltzen da. Bere erabilerarik ohikoenak tailuak eta eskulturak egitea dira, baita ebanisteriako altzariak, estutxeria, apaindurako objektuak, eskudelak edo zapata-orkoiak egitea ere. Egurrezko txapak eta taulak ere egiten dira. Ohikoa da zurezko musika-tresnak, jostailuak eta torneaketak egitea.

Bitxikeriak:

Espezie honen propietate medikoak oso ezagunak dira, bere lorearen infusioa lasaigarria delako eta erlaxatzen laguntzen duelako.

Txekiar Errepublikako zuhaitz nazionala da.

Ezagutu Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuhaitzak

Bertako lorategietan hazten diren espezieak erakutsiko dizkizugu: nola deitzen diren, ezaugarriak, bitxikeriak... eta nolako garrantzia duten guretzat guztiontzat:

image/svg+xml L1 L2 L3 L3 L3 L3 L4 L5 L6 L7 L8 L8 L9 L10 L10 L11 L12 L13 L13 L13 L14 L15 L13 L16 L17