Magnolioa
Magnolia grandiflora
Jatorria:
Ipar Amerikako hego-ekialdea, Virginiatik Texas eta Floridaraino.
Ezaugarri nagusiak:
Hosto iraunkorrekoa, 20-25 m-rainokoa, kopa oso trinko biribildua edo zilindrikoa duena. Azal gris eta leuna. Hosto handiak, lodiak, berde biziak eta erdiko nerbio markatua. Loreak handiak, ikusgarriak eta usaintsuak dira, kolore zurikoak.
Zura:
Arotzeriarako, ateetarako, altzarietarako, txapetarako eta paneletarako erabiltzen da.
Bitxikeriak:
Antzinako Txinan, enperadoreak bakarrik izan zitzakeen magnolioak. Ekialdeko kulturan tradizio handia duten propietate sendagarriak ditu. Hanturaren aurkako ahalmen handia du.
Aterakinak abdomeneko eragozpenak, gastritisa, hantura… murrizten dituzten tonikoak sortzeko erabiltzen dira. Bere olio esentzialak onartzen dira arnas gaixotasunak eta gripeak arintzeko dituen propietateengatik.
Ezagutu Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuhaitzak
Bertako lorategietan hazten diren espezieak erakutsiko dizkizugu: nola deitzen diren, ezaugarriak, bitxikeriak... eta nolako garrantzia duten guretzat guztiontzat: