Ezagutu gure sektorearen errealitatea
-
Euskadi, baso herrialde bat
Euskadin, zuhaitzez estalitako azalerak lurraldearen % 54 hartzen du gutxi gorabehera, 396.962 hektarea hain justu; EBko ratio handienetako bat da.
Euskadiko baso inbentarioaren arabera, egur izakinak 62,6 milioi m³-koak dira, 3,4 milioi m³/urteko hazkunde estimatuarekin. Urtean ateratako egur bolumena 1,2 milioi m³-koa da guztira, hau da, dauden baliabideen oso azpitik. Egur stocka eta urteko hazkundea egurraren erabilera baino handiagoak dira, kopuru garbietan.
Zuhaitzez estalitako azaleraren55%Euskadin
EGURRAREN EUSKAL SEKTOREA KONPROMETITUTA DAGO IRAUNKORTASUNAREKIN. MOZTEN DENA BAINO GEHIAGO DA LANDATZEN DENA; HALA, EGURRA BALIABIDE AGORTEZINA DA.
-
Nola banatzen dira gure espezieak?
BASO AZALERAREN BANAKETA
Zuhaitzez estalitako eremua zuhaitz hostotsuek (% 53,5) eta koniferoek (% 46,5) osatzen dute.
MOZTEKO/ERAUZTEKO BAIMENAK
Baimentzen diren mozketen % 86,8 koniferoentzat dira, eta, zehazki, radiata pinuak mozteko.
HOSTOTSUAK
KONIFEROAK -
Sektorearen eragina ekonomian
Industria honek euskal BPGari egiten dion ekarpena % 1,5ekoa da. Jarduera honen ondorioz Herri Administrazioan egiten diren diru sarrera estimatuak 309 milioi eurotik gorakoak dira.
Enpleguan duen eragina ere garrantzizkoa da: 18.000 lanpostu inguru, hau da, EAEko enpleguaren % 2,42 baino zertxobait gehiago.
Enpresa txikiak dira nagusi egurraren enpresa ehunean. Euskadin, enpresen % 94k 20 langile baino gutxiago dituzte, eta gainerako % 6a enpresa ertain eta handiek osatzen dute.
EAEko enpleguaren% 2,42
EUSKAL ENPRESEK ERABILTZEN DUTEN EGURRAREN % 70 EUSKADIKO BASOETATIK DATOR. ERA HORRETARA SUSTATZEN DIRA BENETAKO 0 KM IZAERA ETA SEKTOREAREN GARAPENA
-
Onurak ingurumenean
Basoak biodibertsitateari eusten dioten ekosistemak dira, funtsezkoak gizakien ongizatearentzat. Biodibertsitatearen, uraren eta lurzoruaren babesaren edo karbonoaren finkapenaren euskarriak dira.
EAEko basoetan, karbonoaren finkapena, urteko, egurraren batez besteko hazkundetik abiatuta kalkula daiteke, eta hazkunde hori 3,4 milioi m3-koa da urteko; hazkunde hori 275 kgC/m3-z biderkatzen da (egur metro kubiko batean dagoen karbono kg).
Ondasun iraunkorren ekoizpenean, arotzeriari edo eraikuntzari lotutako ekoizpenean esaterako, egurraren erabilera sustatuz gero, CO2 eraginkortasunez biltegiratzeaz gainera, alde batera uzten dira gaur egun gehiago erabiltzen diren eta fabrikazio prozesuan karbono asko isurtzen duten beste material batzuk, esaterako hormigoia, altzairua, aluminioa eta PVCa.
Horrez gainera, hobekuntza hori handiagoa da inportatutako egurraren ordez bertako egurra erabiltzen bada, era horretara, murriztu egiten baita garraioari lotutako karbono arrastoa; hortaz, lagundu egiten zaio aldaketa klimatikoa arintzeko zereginari.
Beroketa globalaren kontrako basoak
BASOGINTZAREN EUSKAL SEKTOREAK BASOAK ZAINDU ETA BIRLANDATZEN DITU, ETA ZUHAIZTIEN AZALERA HANDITZEN DU. ERA HORRETARA, BEROKUNTZA GLOBALA SAIHESTEN LAGUNTZEN DU.