Pribatutasun-politika

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, pertsona fisikoen datu pertsonalen babesari eta datu horien zirkulazio libreari buruzkoa, betez, jakinarazten dizugu www.baskegur.eus web-orriaren bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko direla, eta Baskegur Elkartearen (Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Kanala bidea 103, 48170, Zamudio, Bizkaia) ardurapeko tratamenduen parte izango direla. Zure datu pertsonalak egindako zalantzei edo kontsultei erantzuteko baino ez dira erabiliko. Baskegur Elkarteak emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu.

Erabiltzaile gisa, une oro izango duzu eskubide hauek askatasunez eta erabat doan baliatzeko aukera: (i) BASKEGUR Elkarteak tratatzen dituen datu pertsonaletara sarbidea izatea; (II) BASKEGUR Elkarteak tratatzen dituen datu pertsonalak zuzentzea, zehaztugabeak edo osatugabeak badira; (III) BASKEGUR Elkarteak tratatzen dituen datu pertsonalak ezabatzea; (IV) Datu pertsonal guztien edo batzuen tratamendua mugatzea BASKEGUR Elkarteari; (V) Datu pertsonalen tratamendu jakin batzuen eta erabaki automatizatuen aurka egitea, prozesuan pertsonaren esku-hartzea eskatuz, eta datuen tratamenduaren ondorioz hartzen diren erabakien aurka egitea; (VI) Datu pertsonalak elkarrekiko eragingarriak diren formatu autosufizientean ematea; (VII) Aurrez emandako baimenak edozein unetan kentzea.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, erabiltzaileak bere eskubideak baliatu ahal izango ditu, idatziz eta nortasuna egiaztatzeko agiri fede-emailearen kopia aurkeztuz; posta-helbide honetan egin ahal izango du: Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Kanala bidea, 103. eraikina, 2. solairua, 48170, Zamudio (Bizkaia), edo posta elektroniko honetan: info(A-BILDUA)baskegur.org.

Baskegur Elkarteak ez die bere bezero, hornitzaile edo erabiltzaileen inolako informazio edo datu pertsonalik saltzen, lagatzen, alokatzen edo transmititzen hirugarrenei.

Erabiltzaileak Baskegur Elkarteari emandako datu pertsonalak egiazkoak direla bermatzen du, eta horietan egindako edozein aldaketa jakinarazteko ardura hartzen du bere gain. Erabiltzailea izango da Baskegur Elkarteari edo beste hirugarren bati datu faltsuak, zehaztugabeak, osatugabeak edo eguneratu gabeak dituzten formularioak betetzeagatik zuzenean edo zeharka eragin diezaiekeen edozein kalte edo galeraren erantzule bakarra.

Baskegur Elkarteak beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo eskuratzeko, teknologia zertan den kontuan hartuta une oro. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

Baskegur Elkarteak jakinarazten dizu gure web-orrian sartzeko eta web-orria erabiltzeko baldintza hauek bete behar direla, eta gomendatzen dizu arretaz irakur ditzazula, orri horietan sartzeak eta horiek erabiltzeak haiek onartzea dakarrelako.

Erabiltzaileak hitz ematen du web-orria legearen, lege-ohar honen eta jakinarazitako araubideen eta jarraibideen arabera erabiliko duela, bai eta moralaren, oro har onartzen diren ohitura onen eta ordena publikoaren arabera ere.

Baldintza hauek onartzea

Web-orri hau erabiltzean, ulertzen dugu erabiltzaileak arretaz irakurri duela dokumentu hau, eta bertan jasotako aholkuak ulertu eta jarraitu dituela. Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin edo honen bidez ematen diren aholkuekin, mesedez, ez dezala erabili gure web-orria. Erabilera-baldintza hau beharrezkotzat jotzen dugunean aldatzeko eskubidea dugu. Aldaketa horiek egin ondoren erabiltzaileak Baskegur Elkartearen web-orri hau eta beste batzuk erabiltzen jarraitzeak beroriek guztiz onartzea ekarriko du.