Euskal enpresen esportazioa sustatzen dugu, eta nazioarteko misioak antolatzen ditugu

Euskal egurra nazioartean kokatzea dugu xede

Baskegurrek Euskadin basogintzan (egurra) lan egiten duten enpresen eta sektorearen beraren nazioartekotzea bultzatzen du, merkatu berriak irekitzen laguntzeko eta finkatuenetan presentzia indartzeko. Era berean, nazioartean kokatu nahi du euskal enpresa-kolektiboaren eta tokiko egurraren identifikazio-markaren irudia. Baskegurren Plan Estrategikoaren helburua, gainera, merkaturatze-formula berrietan abangoardian egotea da, sektoreko enpresen artean merkaturatzeko partzuergoak sortuz eta sektoreko lankidetza-loturak ezarriz maila horizontalean eta bertikalean, modu integratzaile batean.

Hauek dira Baskegurrek ildo horretan aldizka programatzen dituen ekintzetako batzuk: zuzeneko merkataritza-misioak, nazioarteko azoka eta biltzarretan parte hartzea eta, sektoreko azoka nagusiekin lotuta, atzerriko enpresa-misioak antolatzea, egurra prozesatzeko eta eraldatzeko makineria, ekipo eta erremintetan dauden berrikuntzak ezagutzeko.

Baskegur lanean ari da, Europako beste eremu batzuetako kideko erakundeekin dituen sinergiei dagokien balioa emateko, arreta berezia jarriz mugaz gaindiko lanari, Euskadi-Akitania Euroeskualdearen barruan.