Baskegur buru dela jarriko da martxan sektoreko prestakuntza-mahaia
Prestakuntzan inbertitzen dugu
Baskegurren prestakuntza-estrategiaren helburua bikoitza da. Lehenengoa, egurraren eta haren ezaugarrien ezagutza sustatzea , jendartean eragina duten eragile nagusiek, hala nola dekoratzaileek, arkitektoek eta abarrek, modu intentsiboan erabil dezaten. Eta bigarrena, Euskadiko basogintzaren (egurra) sektorearen gaitasun teknikoa areagotzea, haren lehiakortasuna hobetzeko eta kualifikazio handiagoa eskatzen duten etorkizuneko erronkei berme handiagoz erantzuteko. Horretarako, Baskegur buru dela jarriko da martxan sektoreko prestakuntza-mahaia. Guztien foroa izango da, eta basogintzaren (egurra) sektorearen behar eta gaitasun guztiak eta horiekin lotutako beste batzuk bateratuko dira bertan. Inplikatutako guztiek adostu, koordinatu eta onartutako ekintzen egutegi bat ezartzeko modua da.
Profesionalen artean egurraren erabilera sustatzeko, Baskegurrek aktiboki parte hartzen du Donostiako Miramar Jauregian urtero garatu ohi diren EHUren Uda Ikastaroetan. Jardunaldi teknikoek sektorearen arazoei buruz eztabaidatzeko aukera ematen dute, eta baita egurraren potentzialtasunak ezagutzera ematekoa ere, eraikuntzan esaterako.
Lehentasuna dute, halaber, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoarekin eta egurra eraikuntza-elementu gisa erabiltzea sustatzen duten taldeekin egindako akordioek eta lanek.
EHUk ematen duen Eraikuntza Ingeniaritzako Masterreko kide aktiboa da Baskegur, eta egurrezko eraikuntza sustatzen du parte-hartzaileen artean; halaber, master amaierako saria ematen dio material jasangarri eta eraginkor horrekin egindako lanik onenari.

Baskegur Proiektuak egurraren prestakuntzarako
- EGURRAREN ARAUDIAREN FUNTSEZKO ELEMENTUEI BURUZKO PRESTAKUNTZA-BI…- 2023/01/04 LIFE Legal Wood proiektua (LIFE-Support. EUTR II-LIFE18 GIE/DK/000763) Europar Batasuneko LIFE Programak finantzatua dago eta Baskegurrek, programa horretan parte hartzen duena, sei bideo garatu… Gehiago irakurri
- Euskadik baso-egur sektoreari buruzko hezkuntza sare bat bultzatz…- BeHS - Baso Egur Hezkuntza Sareak espazio komun bat izatea ahalbidetuko die eragileei, euren hezkuntza-eskaintza erakusteko eta zentroen arteko sinergiak sustatzeko. Baskegur – Euskadiko Egurraren… Gehiago irakurri
- Eraikuntzaren Ingeniaritzako masterra- Baskegur lankide da UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolak Bilboko campusean ematen duen Eraikuntzaren Ingeniaritzako Masterrean. Euskadiko Egurraren Elkarteak lagundu egiten du egurraren erabilerari eta eraikuntza prozesuen iraunkortasunari… Gehiago irakurri
- Zurezko Egitura, Eraikuntza eta Diseinuko Masterra- Zurez eraikitzeko goranzko sektorean espezializatuta dagoen graduondokoa da, Baskegurrek eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak ordezkatutako basogintzaren (egurra) sektorearen sustapen irmoari esker gauzatu… Gehiago irakurri