Astigarra
Acer pseudoplatanus
Jatorria:
Europako erdialdea eta hegoaldea, Asiako hegomendebaldea.
Ezaugarri nagusiak:
30 metroko altuera, kopa zabala eta adar irekiak ditu, azal leun eta grisaxkarekin. Hosto iraungia du, palma-forma eta bost lobulu.
Zura:
Zurixka, gogorra eta oso estimatua ebanisterian.
Bitxikeriak:
Ba al zenekien bere hosto bustiak Cabralesen gaztak heltzean estaltzeko erabiltzen zirela? Buruz ikasi beharreko beste datu bat: Gipuzkoako Astigarraga udalerriari ematen dio izena.
Ezagutu Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuhaitzak
Bertako lorategietan hazten diren espezieak erakutsiko dizkizugu: nola deitzen diren, ezaugarriak, bitxikeriak... eta nolako garrantzia duten guretzat guztiontzat: