Gure basoak zaintzen ditugu, gure lurraldearen % 55 estaltzen baitute: EBko ratio handienetako bat

Ingurumenaren alde lan egitea erantzukizun soziala da

Euskadiko basogintzaren (egurra) sektoreak ingurumenaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua egin du. Horregatik, erabaki du bere produktuen trazabilitatea eta ingurunearekiko errespetua bermatuko dituzten programen eta ziurtagirien aplikazioan abangoardian kokatzea. Jasangarritasun ziurtagiriek (PEFC, FSC, Produktuaren Ingurumen Adierazpenak…), erantzukizun sozialaren eredu izateaz gain, gure produktuen lehiakortasuna sendotzen dute nazioarteko merkatu zorrotzean.

Jasangarritasunarekin dugun konpromisoa 7 puntutan laburtu daiteke

  • “0 km” kontzeptuari balioa ematea gure mendiekin lotutako produktuetan, material jasangarri eta berriztagarri gisa.
  • Baso-kudeaketa jasangarria sustatzea, alderdi teknikoak nahiz ingurumen-alderdiak eta alderdi sozialak babestuz eta garatuz.
  • •Euskal egurraren sektorea abangoardian kokatzea ingurumenaren arloan, eta nazioko eta nazioarteko aitorpena bilatzea.
  • Sektoreko enpresei ingurumenaren arloan bete beharreko eskakizunen berri ematea.
  • Sektoreko enpresei gaur egun ingurumen-arloan interesgarriak diren gaiak jakinaraztea, hala nola ekodiseinua, energia-eraginkortasuna, ekonomia zirkularra, bioekonomia eta garapen jasangarria.
  • Ingurumenaren arloko gaur egungo joerek bultzatuta sektorean sortu diren beharren arabera proiektuak garatzea.
  • •Produktuak hobeto kokaraztea, eta euskal egurraren sektorearen lehiakortasuna indartzea, ekoberrikuntzako esperientziak trukatuz.

Baskegur proiektuak gure basoen iraunkortasunerako

Ingurumenari buruzko azken albisteak

Albiste gehiago ikusi