Gurbitza
Arbutus unedo
Jatorria:
Mediterraneo aldea, uharteak barne.
Ezaugarri nagusiak:
m inguruko zuhaixka edo zuhaiztia, hosto iraunkorrekoa. Azal arre eta pitzatua. Adaxka gazte gorriztak, ile glanduludunak maiz. Hosto berde ilunak. Baia motako fruitua, gorria eta mami horia.
Zura:
Egurrerako kalitate handiko egurra du. Ikatzerako erabili izan da. Adar gazteak saskigintzan erabili dira. Hostoek, fruituek, eta bereziki azalek, % 45erainoko taninoak dituzte; beraz, egokiak dira larruak ontzeko.
Bitxikeriak:
Fruituak hori-laranja kolorekoak dira lehenik, eta gorritu egiten dira heldutasunean. Jangarriak dira, baina alkohol pixka bat edukitzean hobe da kantitate txikietan hartzea. Marmelada eta konfituretarako osagai gisa ere balio dute.
Propietate astringenteak, antiseptikoak, antiinflamatorioak, bakterioen kontrakoak, kardiobabesleak eta antioxidatzaileak ematen zaizkio.
Ezagutu Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuhaitzak
Bertako lorategietan hazten diren espezieak erakutsiko dizkizugu: nola deitzen diren, ezaugarriak, bitxikeriak... eta nolako garrantzia duten guretzat guztiontzat: