Artea
Quercus ilex
Jatorria:
Inguru mediterraneoa eta enklabe kantauriarrak.
Ezaugarri nagusiak:
Hosto iraunkorra, handia, 25 metroko altuerara irits daiteke. Azal gris ilun pitzatua. Hosto lodiak, gogorrak eta ertz arantzatsuak dituztenak (batez ere behealdekoak). Bere fruitua ezkurra da.
Zura:
Egurra oso gogorra da, baina lantzeko zaila. Horregatik, marruskadura handia jasan behar duten piezak egiteko erabiltzen da, hala nola, gurdiak, goldeak, parketak, tresnak, etab. Gainera, egur bikaina da erretzeko eta egur-ikatza egiteko.
Bitxikeriak:
8 edo 10 urterekin hasten da ezkurrak ematen, eta 100 urte bete arte iraun dezakete. Fruitu hauek oso preziatuak dira ganadua elikatzeko, batez ere txerrikia. Arte-basoak ezin hobeak dira Mediterraneoko faunarentzat; horietako asko ehiza-barrutiak dira, ia beti legez arautuak edo babestuak.
Ezagutu Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuhaitzak
Bertako lorategietan hazten diren espezieak erakutsiko dizkizugu: nola deitzen diren, ezaugarriak, bitxikeriak... eta nolako garrantzia duten guretzat guztiontzat: