Sekuoia gorria
Sequoia sempervirens
Jatorria:
Kaliforniako iparraldeko eta erdialdeko kostaldea eta Oregongo hegoaldea.
Ezaugarri nagusiak:
Hosto iraunkorreko zuhaitza da, enbor zuzena eta zilindrikoa. Bere azala oso lodia da, leuna, eta ilundu egiten da aire zabalean.
Zura:
Eraikuntzarako ona da. Ebanisterian erabiltzen da, kalitate handikoa delako eta kolore gorri deigarria duelako.
Bitxikeriak:
Bere izenak Sequoyah izeneko buruzagi txerokia omentzen du.
Planetako izaki bizidun altuena da (115,61 metroko altuera eta 7,9 metroko diametroa oinarrian), nahiz eta iraganean eukaliptoek eta izei erraldoiek gainditu zuten. Oso zuhaitz luzeak dira (1.200 eta 1.800 urte bitartekoak). Munduko sekuoia gorri zaharrenak 3.300 urte inguru ditu.
Ezagutu Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuhaitzak
Bertako lorategietan hazten diren espezieak erakutsiko dizkizugu: nola deitzen diren, ezaugarriak, bitxikeriak... eta nolako garrantzia duten guretzat guztiontzat: