Baskegurrek Euskadiko basogintza- eta egur-sektorearen nazioarteko etorkizuna bultzatzen du Carrefour International du Bois-en
Egurraren Euskadiko Elkarteak adierazpenezko misio bateratu bat antolatu du Ebaki, Etorki, Lana S. Coop. eta Grupo Gámi enpresen partaidetzarekin, sektorearen gaitasun industriala eta esportatzeko ahalmena erakusteko
Stand bateratua, azokako handienetakoa bat, Euskadiko basogintzaren balio-kate osoaren erakusleiho da.
Baskegur ekainaren 4ra arte Carrefour International du Bois-en parte hartzen ari da, egurraren lehen eta bigarren eraldaketan espezializatutako Europako azoka nagusietako batean, Euskadiko basogintza- eta egur-sektorearen nazioarteko presentzia indartzeko eta bertako enpresa bazkidetuentzat merkataritza-aukera berriak sortzeko helburuarekin.
Saio honek, Nantesen (Frantzia) bi urtez behin egiten dena, 40 herrialdetako 650 erakusketari biltzen ditu, eta 14.000 bisitari profesional inguru biltzea aurreikusten du. Lau erakusketa-gune handiez gain, ekitaldiarekin lotutako jarduerak ekaintzen dituen programa zabala izango du, besteak beste, hitzaldiak, mahai-inguruak eta makineriaren erakustaldiak.
“Carrefour International du Bois Euskadiren ahalmen industriala ezagutarazteko, merkataritza-harremanak sendotzeko eta gure enpresei nazioarteko lankidetzarako aukera berriak zabaltzeko topagune estrategikoa da”, nabarmendu du Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendari nagusiak.

“Batera egindako proposamen batekin joateak gure enpresen potentziala eta ikusgarritasuna indartzen ditu, baita haien artean sinergiak sortzeko dituzten aukerak ere. Era berean, lehen eta bigarren eraldaketan erreferente diren euskal enpresen irudi lehiakorra eta kohesionatua eskaintzen dugu. Azoka honetan lortu nahi izan ditugun helburuak lortzeko, berebiziko garrantzia du gure standaren diseinu berritzaile eta erakargarria, enpresen beharrak beteko dituena eta balioetsi nahi ditugun ideiak indartuko dituena, hain zuzen ere basogintzaren bioekonomia zirkularrarekin lotutako herrialde-proiektu batekin lotuta “, nabarmendu du Azkaratek.

Baskegurreko stand bateratua (GP-D22), La Beaujoire erakustazokaren Grand Palais-ean dago, ekitaldiaren ikusgarritasun handieneko eremuetako batean.
Goitik behera euskal egurrez eraikita, diseinu berezia du, eta 216 m2-ko gune zabalean, “Euskal Egurra/Bois Basque Country” marka bateratuaren pean, lehen eta bigarren transformazioetako lau enpresa bazkidetu liderrak biltzen ditu.
Erakustokiak “txoko” moduko gune atsegina eskaintzen du, azokan euskal nortasunaren erreferentzia gisa ezagun egin dena. Bertan, enpresek bilerak egin ditzakete gure gastronomiako “Eusko Label” produktu tipikoak dastatzen dituzten bitartean.

Agerpen horren bidez, Egurraren Euskadiko Elkarteak publiko profesionalari euskal enpresa eraldatzaileen eskaintza eta gaitasuna ezagutaraztea bilatzen du, baita Euskadiko basogintza- eta egur-ekosistemaren etorkizuna eta posizionamendua indartzea ere, “Euskal Egurra/Bois Basque Country” markapean.
Baskegurrek berezko gune bat izango du enpresa eta erakunde bazkidetu guztien eskura, basogintza- eta egur-sektoreak euskal ekonomian duen garrantzia erakusteko. Balio-kate osoa islatuko du: baso-jabetzak, baso-lanak, eta baita ondoren industrian jasotzen diren eraldaketak ere.

Honako enpresa hauek beren produktuak eta gaitasunak aurkezteko berezko gunea izango dute ere:
Ebaki XXI (GP-E17), zur zerratuaren merkatu nazionalean aitzindaria eta Europako adibidea finger-joint clearrean, paleten eta pelleten fabrikazioan aditua izateaz gain.
Etorki (GP-D24), Mondragon Korporazioko euskal kooperatiba eta erreferentzia intsinis pinuaren zerraketa eta lehortze industrialean. Aiaraldean (Araba) Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu berri du, 67 milioi euroko inbertsioarekin.
Lana S. Koop. (GP-D20), 65 urte baino gehiagoko ibilbidea duen eta egurraren bigarren transformazioan espezializatuta dagoen Mondragon Taldeko kooperatiba. Egurrezko kofratze irtenbideak, hiru geruzako taula, H20 habea eta pelletak eskaintzen ditu, izaera berritzaile nabarmenarekin. Lantegiak ditu Oñatin (Gipuzkoa) eta Txekiar Errepublikan.
Grupo Gámiz (GP-E21), kalitatezko egurrezko produktuen fabrikatzaile liderra, lehen zein bigarren transformaziokoak, haritz- eta pago-zurean espezializatua. 80 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu nazioartean lehen mailako irtenbideak eskaintzeko.
Bestalde, Baskegurrek Nantesen izango duen agerpena aprobetxatuko du urriaren 18 eta 19 egunetan Bilbao Exhibition Centren ospatuko den EGURTEK Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroa ezagutzera emateko.
Azoka honek, gainera, Europako hegoaldeko egur-sektorearen hitzordu nagusietako batean parte hartu nahi duten erakusketariekin eta profesionalekin harremanetan jartzeko aukera ere eskainiko du.