PEFC eta FSC© baso-ziurtagiriak
Baso-kudeaketa jasangarria, Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) emandako definizioaren arabera, «Basoak eta baso-lurrak administratzea eta erabiltzea da, biodibertsitateari, produktibitateari, birsortzeko gaitasunari, bizitasunari eta potentzialari eusteko moduan eta erritmoan, orain eta etorkizunean, tokian tokiko, estatuko eta munduko beste sistema batzuei dagozkien funtzio ekologiko, ekonomiko eta sozialak betetzeko».
Baso-kudeaketa jasangarriaren ziurtagiriek bermatzen dute, hirugarren erakunde independenteen bidez, ziurtagirian aitortutako baso-lehengaiak kudeaketa jasangarri batetik datozela. PEFC eta FSC© ziurtagiriak mundu osoan gehien ezarri eta aintzatesten direnak dira.
Euskadin, baso-ziurtapeneko bi sistema hauek ezarri dira:
- PEFC edo Programme for the Endorsement of Forest Certification (Baso Ziurtapeneko Sistemak Aitortzeko Programa) gobernuz kanpoko erakundea da, independentea, irabazi-asmorik gabea eta mundu mailakoa, basoen kudeaketa jasangarrira sustatzen duena, basoen oreka soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa lortzeko. Baskegurrek PEFC Euskadiko (Euskadin PEFC ziurtagiria sustatzen duen erakundea) idazkari teknikoa eraman du ( www.pefc.eus ). Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan baso-kudeaketa jasangarriaren PEFC sistema sustatu eta zabaltzen du.
- FSC© edo Forest Stewardship Council (Basogintza Administrazioko Kontseilua) erakunde independentea da, gobernuz kanpokoa eta irabazi-asmorik gabea, 1993an sortua, Rioko gailurretik urtebetera, haren ebazpenak planeta osoko eta haren inguruko baso-masei aplikatzeko asmoz.
Baso-ziurtagiriak ondo definitutako bi zati ditu:
- Basoen kudeaketa jasangarriaren ziurtagiria (GFS), mendien kudeaketan jasangarritasun-adierazleak edo -irizpideak betetzen dituena.
- Zaintza-katearen (COC) ziurtagiria, baso-kudeaketaren ziurtagiriaren babespeko lehengaien trazabilitatea egiaztatzen duena, fabrikazio, garraio eta merkaturatze prozesuan zehar azken erabiltzailearenganaino, eta haien jatorri jasangarrira ziurtatzen duena.
Baso-ziurtagiria, beraz, baso-lurren jabeei eta/edo kudeatzaileei aplika dakieke, baldin eta basoen mendiak ziurtatu nahi badituzte, bai eta zuraren eta baso-produktuen industriari ere, baldin eta bezeroei bermatu nahi badiete beren produktuak baso-kudeaketa jasangarritik datozela.
Basoen Kudeaketa Jasangarriaren Ziurtagiria (BKJ)
BKJari dagokionez, Baskegurrek Euskadin ezartzen laguntzen du. Horretarako, PEFC Eskualdeko Ziurtagiriaren ezarpena eta garapena koordinatzen dugu BASALDE ( www.basalde.eus ) (Euskadiko PEFC Eskualdeko Erakunde Eskatzailea) bitartez (Ziurtagiri zk.: PEFC/14-21-00015-AEN).
Beraz, BKJren eskualdeko ziurtagirian parte hartu nahi duten baso-jabeek/-kudeatzaileek BASALDErekin (ARABA: 945892034 – Araba@basalde.eus, BIZKAIA: 944566212 – Bizkaia@basalde.eus, GIPUZKOA: 943652920 – Gipuzkoa@basalde.eus) harremanetan jarri beharko dute mendi bat nola ziurtatu jakiteko.
PEFC eta FSC© zaintza-katearen ziurtagiria
COC ziurtagiriari dagokionez, Baskegurrek irmo babesten du zaintza-kateak ezartzea. Beraz, COC ziurtagiria lortu nahi duten enpresek Baskegurrekin harremanetan jarri beharko dute (info@baskegur.eus ). Baskegurrek neurrira ziurtatzeko hainbat irtenbide emango dizkie, interesatzen zaien ziurtapen-sistemaren arabera (PEFC, FSC edo biak) eta nahiago duten ziurtapen-modalitatearen arabera (banakakoa, taldekoa edo multisitea).
Gaur egun, COC PEFCko talde baten egoitza nagusia da Baskegur, TEC-PEFC-COC-019701 ziurtagiri-zenbakiarekin, eta beste talde batek PEFC eta FSC ziurtagiri-zenbakiarekin BMC-PEFC-COC-00213 eta FSC: TT-COC-007212). Gainera, banakako ziurtagiri batzuk ezartzeko eta mantentzeko laguntza teknikoa eskaintzen du.
MULTISITE PEFC DE CADENA DE CUSTODIA DE BASKEGUR (Ziurtagiri zk.: TEC-PEFC-COC-019701)
- Baskegurreko PEFC multisitearen zaintza-katearen politika
- PEFC multisitearen erreklamazioen edo arrazoitutako eragozpenen prozedura
- Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak
- Erreklamazioen eta iradokizunen jarraipena
BASKEGUR PEFC-EN MULTISITEA (BMC-PEFC-COC-00213))/ZAINTZA-KATEKO FSC (BMC-COC-007212)
- PEFC/FSC Multisitearen zaintza-katearen politika
- Multisite Baskegur PEFC/FSC delakoaren PEFC ziurtagiria
- Multisite Baskegur PEFC/FSC delakoaren FSC ziurtagiria
- PEFC_FSC zaintza-katearen multimisitearen erreklamazio-prozedura
- Kexa, erreklamazio eta iradokizunen orria
- Kexei erantzutea
- Kexen jarraipena