Balioa ematen diogu basogintzaren (egurra) sektoreari eta gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren jasangarritasunaren alde egiten duen apustuari
Egurraren Euskadiko Elkartea gara
Basogintzaren (egurra) sektorea ordezkatzen duen elkarte profesionala da Baskegur, eta, orobat, gure sektorearen eta hari lotutako industrien topaketa organo boluntarioa eta kontsulta zentroa da. Baskegurrek balio kate osoa hartzen du: basoen jabetza, baso zerbitzuetako enpresak, errematatzaileak, lehen eraldaketako enpresak (zerrak eta enbalajea), pastaren eta paperaren industria, bigarren eraldaketako enpresak (altzariak, egitura, arotzeria, etab.) eta, katea ixteko, bioenergiaren alorreko enpresak.
Lankidetza eta aholkularitza zerbitzuak, kontsultak eta orientazio zerbitzuak eskaintzen ditugu, besteak beste, basoen kudeaketari eta euskal egurraren industria hobekuntzari dagokienez. Sektoreko enpresen arteko elkarlana bultzatzen dugu, haien lehiakortasuna eta nazioarteko merkatuetan duten presentzia hobetzeko helburuarekin.
Beste eragile publiko eta pribatu batzuekin batera lan egiten dugu Euskadiko Basogintzako Bioekonomia Zirkularraren garapenean, eta, horretarako, berrikuntza eta ikerketa proiektuetan parte hartzen dugu eta horietako lider gara.
Zure enpresa Baskegur Elkarteko kide izatea nahi duzu? Kontsultatu bazkide izatearen abantailak
Baskegurri buruzko azken albisteak
Euskadik Baso Bioekonomiaren Estrategia aurkeztu du Kanadan, Vanc…
Gaixotasunak dituzten sailen osagarri diren espezieen diagnostiko…
Street Marketing proiektua garatzeko esleipen ebazpena
Interreg PYREMPFOR GO proiektua: Skidder gidarien segurtasuna eta…
Albiste gehiago ikusi