BASKEGURREK HAZI FUNDAZIOAK ANTOLATUTAKO “IDEIA BERRIAK EKITEKO” JARDUNALDIAN PARTE HARTU DU BILBOKO B ACCELERATOR TOWER-EN

BASKEGURREK HAZI FUNDAZIOAK ANTOLATUTAKO “IDEIA BERRIAK EKITEKO” JARDUNALDIAN PARTE HARTU DU BILBOKO  B ACCELERATOR TOWER-EN

2023/02/10

Zuraren industriak digitalizazio-prozesu betean dagoen sektorea da, gero eta kualifikazio teknologiko handiko profil gehiago eta 4.0 Industriari lotutako irtenbide berriak behar dituena. Gainera, basoko bioekonomia zirkularra garatzea aukera ona da “startup-ek” zura izan dezaten balio erantsi handiko produktu berriak sortzeko erabil ditzaketen materialen artean.

Otsailaren 9an, Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendari nagusiak, elkarteko arlo teknikoko Irati Zabalarekin, eta Haziko basogintza-arloko buru den Iñaki Gerenabarrenak hainbat hitzaldi eman zituzten Bilboko BAT (B Accelerator Tower) programan diharduten pertsona ekintzaileekin. Bizkaiko Foru Aldundiaren apustuari esker, BBVAren egoitza korporatibo zahar hau talentu-haztegi eta enpresa berri bihurtu da hiriaren erdi-erdian.

“ONEkin, ekiteko ideia berriak” izan zen Hazi Fundaziok antolatutako ekitaldiaren izenburua. Bertan, Baskegur elikadura- eta arrantza-arloetan lan egiten duten lehen sektoreko beste erakunde batzuekin partekatu zuen espazioa.

Pertsona ekintzaileek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten zuraren lehen eta bigarren transformazioko euskal enpresek Baskegurreko stand ibiltarian egindako produktuak.