Baskegurreko Jardunaldi Teknikoak EGURTEKen
2022/10/10
BASKEGUR Euskadiko Egurraren Elkarteak Egurtek-erako antolatu dituen jardunaldi teknikoen ardatza honako hau izango da, foroaren edizio honetan: egurrezko eraikuntzarekin lotuta dauden eta gure erakundearen presentzia duten europar proiektuen lana ezagutzera ematea. Halaber, Baso-ekonomia Zirkularra sustatzera zuzendutako euskal estrategiaren balioa nabarmenduko da, eta BEHS aurkeztuko da, hau da, hainbat enpresa, ikerketa-zentro eta ikastetxe biltzen dituen sarea, helburutzat duena estrategia bateratu bat bultzatzea etorkizun hurbilean baso-/egur-sektorean lan egingo duten pertsonak prestatzeko.
Urriaren 19ko goizean jorratuko den lehenengo gaiak ahalbidetuko digu sakon ezagutzea Eusko Jaurlaritzaren Baso-ekonomia Zirkularra sustatzeko estrategia. Hala, saioan Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz izango da, produktu berriak lortzeko xedez I+G+b proiektuak bultzatzen ari diren tamaina desberdineko enpresekin batera. Ekimen horietako batzuk prozesuaren hasieran daude, eta beste batzuk badaude merkaturatze-fasean.
Asteazkeneko arratsaldearen ardatza “Basajaun” proiektua ezagutzera ematea izango da. Tecnaliak gidatutako proiektu bat da, helburutzat duena egurrezko eraikuntza-kateak optimizatzea, landa-garapena eta hiri-eraldaketa baso-kudeaketa arduratsuaren ikuspegitik sustatzeko. Europa mailan erreferente diren zenbait eragilerekin egindako lanari esker, produktu berri batzuk lortu dira eta Ipar Kareliako eta Akitaniako bi eraikin pilotutan testatuko dira, eta horrek ahalbidetuko du haien eraginkortasuna denbora aurrera joan ahala ezagutzea.
Basajaun proiektuaren baitan, Baskegurren eginkizuna izan da txosten zehatz bat egiteko lana koordinatzea, egurrezko eraikuntzak proiektuan parte hartzen duten eskualdeetan (Euskadi, Finalndiako bi eskualde, Ipar Karelia eta Poloniako eskualde bat) duen egoera xehetasunez jasotzeko. Lanak ahalbidetuko du errealitateak eta denboran zehar duten bilakaera alderatzea.
Baso Egur Hezkuntza Sarea (BEHS) Baskegurrek Hazi Fundazioarekin eta Hezkuntza eta Ekonomiaren Garapen sailekin bultzatutako proiektu bat da, helburutzat duena lortzea, sareko lanari esker, sektoreko enpresen beharrak unibertsitateen eta LHko ikastetxeen prestakuntza-planekin uztartzea. Osteguneko goizak ahalbidetuko du ekimen hori sakon ezagutzea, sarea hobetzen lagundu dezaketen beste errealitate batzuk ezagutzeaz batera. British Columbiako iparraldeko Unibertsitateko Asif Iqbal doktoreak erakutsiko digu nola lan egiten duten Kanada eta Zeelanda Berriko ikastetxeek eta enpresek, berak oso ondo ezagutzen baititu bi errealitate horiek.
Lanbide, Arotzgi eta Acevik sektoreko profesionaltasun-ziurtagiriez informatuko dute, eta Egoin Taldeak azalduko du nola kudeatzen ari den talentua enpresan eta zer-nolako ahaleginak egiten ari diren pertsonal aldetik dituzten beharrak betetzeko, hazkunde bete-beteko fase honetan.
Halaber, sektoreak eskatzen dituen profesional berriak prestatzen dituzten UPV/EHUko masterren arduradunek ere euren hezkuntza eskaintzaz informatuko dute: Jesús Cuadrado irakasleak, Bilboko Ingeniaritza Eskolakoak, eta Josemi Ricok, Donostiako Arkitektura Fakultateko Zurezko Egitura eta Eraikuntzaren Masterrekoak.
Osteguneko arratsaldean, berriz, Eguralt proiektua aurkeztuko da Egurtek-en, eta horrekin amaiera emango zaie Jardunaldi Teknikoei. Ekimenaren helburua da egurrezko eraikuntzaren balioa SUDOE espazioan nabarmentzea. SUDOE osatzen duten eskualdeetan -horien artean Euskadi- inkestatutako preskriptore, profesional eta jabeen testigantzekin egindako txosten bat emango da ezagutzera. Sakon aztertzen da zergatik erabakitzen duten arkitekturaren profesionalek, aparejadoreek eta eraikuntzarekin lotutako gainerako pertsonek egurrez eraikitzea, edo, aldiz, zer erreparo dituzten egurraz baliatzeko.
Orobat, azken urteotan Europako Hegoaldean egin diren egurrezko obra nagusiak identifikatzen dituen 600 orrialdetik gorako argitalpena ere aurkeztuko da. Gida mardul bat, eraikin horien eraikuntzan erabilitako planoak eta ezaugarriak jasotzen dituena, egurrezko eraikuntza-proiektuetan kontuan hartu ahal izan daitezen etorkizunean.
Informazio gehiago : www.egurtek.bilbaoexhibitioncentre.com