Baskegurrek “Circular Berrindartzea 2021” ekimenari lagundu dio

Baskegurrek “Circular Berrindartzea 2021” ekimenari lagundu dio

Baskegurrek Novia Salcedo Fundazioak eta Ihobek abian jarritako “Circular Berrindartzea 2021” programan parte hartzen du, bi helbururekin: gazte-enplegua Euskadin bultzatzea eta ETEei Ekonomia Zirkularrarekin zerikusia duten erronkei aurre egiten laguntzea.

COVID-19aren krisiak indartu egin du trantsizio ekologiko eta digitalari buruzko erronkak behar bezala txertatuko dituzten estrategiak -besteak beste- ezartzeko beharra. Horretarako, finantza-neurrien historiako paketerik handiena bultzatu da Next Generation EU Funtsaren bidez. Europako Berreskuratze Funts gisa ezagutzen den plan horrek 750.000 milioi euroko zuzkidura du, eta horietatik 140.000 milioi euro jasoko ditu Espainiak 2021-2026 aldian, berreskuratze jasangarria bermatuz.

Novia Salcedo Fundazioak eta Ihobek -Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak– BASQUE CIRCULAR HUBen bitartez antolatutako programak helburu bikoitza du: euskal enpresei beren beharrizan zehatzetara egokitutako ibilbide-orri bat definitzeko prestakuntza eta laguntza eskaintzea, aukera emango diena jakiteko nola eragin diezaioketen ekonomia zirkularraren alderdi desberdinek beren negozioari eta nola lor dezaketen epe labur-ertainean proiektu berritzaileen zorro bat.

Horretarako, ingurumen-esparruan zentratutako Zaintza Estrategiko sektorialeko txosten batetik abiatuta, ekonomia zirkularrak enpresa parte-hartzaileei planteatzen dizkien erronkak eta aukerak identifikatuko dira, lehiakortasunaren 5 gako-indarretatik: enpresak, bezeroak, lehiakideak, hornitzaileak eta ingurunea; eta hobetzeko egin daitezkeen ekintzak ere identifikatuko dira.

Programa enpresa pribatuei zuzendua dago, batez ere industria-sektoreko ETEei, bai eta konpontzeko zerbitzu aurreratuei eta industria-sektorearekin lotutako beste zerbitzu batzuei ere, baldin eta egoitza soziala edo gutxienez jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan badaukate.

Lanaren ikuspegia sektoriala da, zeren parte hartzen duten enpresak sektore, balio-kate edo ingurumen-driver berekoak izateagatik elkartzen baititu, eta azken emaitza gisa zaintza sektorialeko txosten bat argitaratuko da EAErentzat. 

ESKATZEKO EPEA: 2021eko maiatzaren 14a

Enpresaren izen-ematea sarbidea