Baskegurreko erakunde eta enpresa elkartuek UPV/EHUren Eraikuntzaren Ingeniaritza Masterrean parte hartu dute
Euskadiko Egurraren Elkarteak Bilboko Ingeniaritza Eskolak (UPV/EHU) ematen duen Eraikuntzaren Ingeniaritza Masterra babestu du beste urte batez.
Masterraren xedea da teknikariak gaitzea eraikuntzaren diziplina anitzeko ikuspegia izan dezaten, eraikina eta obra zibilaren multzoa uztar dezaketen materialen bidez. Hiru dira aztergai diren eremuak: egituren diseinua eta kalkulua, instalazioak, eta proiektuaren eta obraren kudeaketa.
Baskegurreko, Bizkaiko Basogintza Elkarteko eta Bizkaiko Foru Aldundiaren mendien zerbitzuko teknikariak eta eraikuntzaren eta obra publikoaren esparruan presentzia handia duten Baskegurreko enpresa elkartuak ari dira eskoletan parte hartzen, hartara, ikasleek ahalik eta ikuspegi zabalena izan dezaten euskal basogintzaren (egurra) sektoreari buruz eta horrek beren etorkizuneko lanbidean jarduteko eskaintzen dituen aukerei buruz.
Grupo Gamiz, Egoin, Protec, Ebaki eta Maderas Torresar enpresen hitzaldiak dira 2021eko eskola-jardueraren zati bat, eta, osatzeko, enpresa horietako batzuk bisitatuko dira.
Baskegurrek, Ingeniaritza Masterrarekin duen lankidetzaren barruan, Master Amaierako sari bat ematen du, eraikuntza-material gisa egurrak duen balioa nabarmentzen duen lanik onenarentzat.