Baskegurrek parte hartu du UPV/EHUk eta NUPek emandako Ingurugiroaren Agrobiologia Masterrean
Baskegurrek bi hitzaldi emanez hartu du parte Ingurugiroaren Agrobiologia Masterrean. Titulu akademiko hori elkarrekin eskaintzen dute Euskal Herriko Unibertsitateak, UPV/EHUk, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, NUPek. Haren helburua da ikasleak gaitzea nekazaritzaren eta ingurugiroaren alorreko alderdi profesionalean eta ikerkuntzakoan, beren doktoretza-tesia egiten hasi eta ingurumen-gaietan treba daitezen.
Joan den apirilaren 21ean, Josu Azpitartek, Baskegurreko teknikariak, hitzaldi bat eman zien masterreko kideei, zehatz ezagut zezaten Euskadiko baso-kudeaketaren egoera, eta etorkizunerako aurreikuspenak eta erronkak. Biharamunean, Euskadiko Egurraren Elkarteko zuzendari nagusiak, foro berean, basoko bioekonomia garatzeko dauden gero eta aukera ugariagoak nabarmendu zituen.
Baskegurrentzat, goi-mailako irakasleekin batera eskola-emaile modura aritzea aukera handia da etorkizuneko profesionalei erakusteko zer-nolako aukerak eskaintzen dizkien euskal basogintzaren (egurra) sektoreak, beren ibilbideak osa ditzaten trebakuntzari, eta, etorkizunean, ikerketari dagokienez. Masterreko ikasleak Biologia eta Biozientzietako, Ingeniaritza Agronomoko eta Nekazaritza eta Basogintzako Ingeniaritza Teknikoetako goi-mailako tituludunak dira, baita Ingurumen Zientzietako, Kimikako, Geologiako eta antzeko beste adar batzuetako graduetakoak ere.