Zurezko Egitura, Eraikuntza eta Diseinuko Masterra
Zurez eraikitzeko goranzko sektorean espezializatuta dagoen graduondokoa da, Baskegurrek eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak ordezkatutako basogintzaren (egurra) sektorearen sustapen irmoari esker gauzatu ahal izan dena. UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren Donostiako campuseko fakultatean ematen den berezko titulua da. Maila goreneko irakaskuntza osatzeko, nazioartean ospetsuak diren arkitektoek eskola magistralak ematen dituzte. Ikasleek, orobat, eraikuntzarako zurean espezializatutako euskal enpresen errealitatea gertutik ezagutzeko aukera ere badute. Horiek, gainera, gero eta kualifikazio handiagoko profesionalak hartu behar izaten dituzte, eraikuntza proiektuak gauzatzen dakiten langileak.