UPV/EHUren Udako Unibertsitateko ikastaroak

UPV/EHUren Udako Unibertsitateko ikastaroak

Baskegurrek urteak daramatza UPV/EHUren udako ikastaroekin elkarlanean, eta ikastaro horien egoitza nagusia Donostiako Miramar Jauregian dago. Elkarteak garatzen dituen prestakuntza jardunaldietako gai ohikoenak honako bi hauek izaten dira: egurrezko eraikuntza lanekin lotutakoa eta basogintzaren (egurra) sektoreko lan prebentzioari dagokiona. Ikastaro horiek antolatzeko, lehen sektorearekin, ingurumenarekin eta laneko osasunarekin eta segurtasunarekin lotuta dauden Eusko Jaurlaritzako hainbat sail izan ohi dira lankide.