Eraikuntzaren Ingeniaritzako masterra
Baskegur lankide da UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolak Bilboko campusean ematen duen Eraikuntzaren Ingeniaritzako Masterrean. Euskadiko Egurraren Elkarteak lagundu egiten du egurraren erabilerari eta eraikuntza prozesuen iraunkortasunari buruzko gai zerrendak osatzen. Sektoreko enpresetara egindako bisitei esker, masterreko ikasleek ezagutzeko aukera izango dute, orobat, lehen eta bigarren eraldaketako lantegietan ekoizpen prozesua nola egiten den. Baskegurrek, halaber, urtero ematen dio saria zura erreferentetzat duen master amaierako lanik onenari, betiere lehenetsiz 0 km-ko materialen erabilera, ekimenaren ingurumen jasangarritasuna eta ingurunea hobetzeko duen eragina.