Egurtek

Egurtek

Zurezko Arkitekturaren eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroa bi urtean behin egiten da Bilbao Exhibition Centre Biltzar Zentroan, eta eraikuntza lanetan zuraren erabilera sustatzea du helburu nagusi. Baskegur batzorde antolatzaileko kide da, bereziki garrantzitsua iruditzen baitzaio ekitaldian preskriptore diren ingeniari, diseinatzaile eta arkitektoei azken teknikak, produktuak eta kasu arrakastatsuak ezagutaraztea.
Baskegurrek jardunaldi teknikoak antolatu ditu foroaren barruan, baita Egurtek Sariak ere –Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin batera–; eraikuntza proiektuak gauzatzeko zura erabiltzen duten profesionalen lana aintzatesteko adierazle nagusi bihurtu dira.