Baskegurrek Masterra egurrezko egituretan, eraikuntzan eta diseinuan babesten du

Baskegurrek Masterra egurrezko egituretan, eraikuntzan eta diseinuan babesten du

UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak, Eusko Jaurlaritzaren eta Baskegurren babesarekin, abian jarri du “Masterra egurrezko egituretan, eraikuntzan eta diseinuan”, egurrarekin lan egin dezaketen profesional berriak trebatzeko eta eraikuntzan material horren erabilera sustatzeko. Proposamen akademikoak teoria eta praktika bateratzen ditu, eta, aurrez aurreko klaseez gain, sektoreko euskal enpresen errealitatea eta eskaintzen dituzten produktuak ezagutu ahalko dituzte ikasleek. Diseinurako eta egiturak kalkulatzeko punta-puntako tresnekin ere lan egingo dute.

Masterra abiarazteak baieztatzen du egurrezko eraikuntzak gero eta garrantzi handiagoa duela. 60 kreditu izango ditu, eta egitura 15 kredituko 4 aditu-ikastarokoa izango da. Klaseak gaztelaniaz emango dira, ostiral eta larunbatetan, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan bertan eta Carlos Santamaría Zentroan, Donostian.

Izena emateko epea zabalik dago jada, eta ikastaroaren inguruko informazio gehiago lor daiteke masterraren webgunean bertan: www.mastermadera.com

UPV-EHUko masterra egurrezko egituretan, eraikuntzan eta diseinuan
UPV-EHUko masterra egurrezko egituretan, eraikuntzan eta diseinuan