Baskegur ikastaroa UIKn: «Zurarekin egindako birgaitze jasangarria»/ekainaren 24an Donostiako Miramar Jauregian
Uda ikastaro honek bultzada eman nahi dio egurrez eginiko eraikin historikoen birgaikuntzari, lehendik zegoen materialaren errespetua, materialen eta teknologien bateragarritasuna eta jasangarritasuna ardatz izango dituen ikuskera baten abantailak erakutsiz, ikuspegi oso batetik, basotik hasi eta eraikuntzaraino, eraikinetik hasi eta hiri historiko, teknika eta kudeaketaraino.
Ikastaroak izango ditu atal teoriko bat eta atal praktiko bat. Ondoren, eztabaida eta ikasleen parte hartzea sustatzea helburu izango duen mahai-inguru bat egingo da.
Helburuak
Egurrez eginiko eraikinen birgaikuntza ulertzea eraikin horiei erabilera bateragarri bat itzultzeko aukera gisa, errespetatuz eraikina, haren historia, balioak eta, bereziki, egurrezko egiturak, gaur egungo bizigarritasun eta erosotasun baldintzetara egokituta, aintzat harturik eraikuntza kode teknikoak.
+ Eraikin historikoetako egurrezko egiturak errespetatzearen aukerak eta abantailak sustatzea.
+ Esku hartze minimoaren kontzeptuan oinarritutako birgaikuntzen jasangarritasuna erakustea, baita ikuspegi ekonomikotik dituen abantailak ere.
+ Atmosferatik CO2-a erretiratzeak klima aldaketan duen eragin positiboa nabarmentzea, lehendik zegoen egurra errespetatu eta egur berria erabiltzen duten birgaitze lanen ondorio gisa.
+ Baso politiken eta egurrez eginiko eraikuntzaren eta birgaikuntzaren arteko harremanaren balioa nabarmentzea.
+ Hiri Historiko batean eginiko birgaitze eta kontserbazio esku hartzeak kudeatzeko aukerak erakustea, baita horrek dakartzan onurak ere.
info + eta Inskripzioak