PRESTAKUNTZA

Eraikuntzako Ingeniaritza Masterra

Baskegurrek elkarlanean dihardu Euskal Herriko Unibertsitateko IGETren Eraikuntzako Ingeniaritza Masterrean. Master hori ingeniaritzako eta arkitekturako lizentziadunentzat da.

Masterraren helburua da etorkizuneko profesionalei zurak eraikuntzarako duen potentzialaren berri ematea, sektoreko ikerkuntzaren, garapenaren eta berrikuntzaren ondorioz lortutako ezagutzaren bidez. Zurak material gisa dituen ezaugarrietan ikasleek jarritako interesa balioesteko, Baskegurrek 1.000 euroko saria emango dio zuraren espezifikotasunari buruzko ikasturte-amaierako lanik onenari.

Baskegurrek Euskal Herriko Unibertsitatearen Eraikuntzaren Ingeniaritza Masterrean ematen dituen hitzaldiek honako hau dute helburu: ikasleei (haiek guztiak ingeniaritzaren eta arkitekturaren adar desberdinetan lizentziatuak) prestakuntza osagarria ematea, zuzenean jakin dezaten zein diren zuraren –batik bat, tokiko zuraren eta, bereziki, pinus radiata espeziearenjoerak eta aukerak.
Zurez egindako produktuei esker, eraikuntzaren erronka asko konpon daitezke: iraunkortasuna, aurreztea, energia-eraginkortasuna eta erosotasuna, besteak beste. Egungo egoera dela eta, eraikuntza ziklo-aldaketa batean dago. Baskegurren ekarpena sektoreko eragile guztien arteko elkarrizketaren zati bat da, eraikitzeko modu hobea eta iraunkorragoa lortzeko, balio erantsi handiagoa ematen duena. Etorkizuneko profesionalek jakin behar dute zer erronka eta zer aukera eskaintzen dituen sektoreak. EAEko etxebizitzen %75 1980. urtea baino lehenagokoak dira. Beraz, birgaikuntza da eraikuntzaren apustu handietako bat: Euskadin, zaharberri daitezkeen 750.000 etxebizitza daude. Zaharberritze-lanak iraunkortasunaren eta energia-eraginkortasunaren irizpideetan oinarrituta egitea da erronka.

Zur-industrian gertatzen ari den jauzi teknologiko handiaren ondorioz, zura da aukerarik onena, haren ezaugarri natural garrantzitsuez gain, berrikuntza ere hartu behar baita kontuan. Horrek guztiak etxebizitzak egiten edo zaharberritzen direnetik energia aurrezten laguntzen du, eta industria‑prozesuak hobetzen, epeei eta diseinuari dagokienez. Bi kasu horietan, etorkizunerako material garrantzitsua da zura.

Informazio gehiago: http://www.ehu.eus/eu/web/ingenieriaconstruccion/aurkezpena

Motozerraria izateko ikastaroa

Baskegurren oinarrizko jarduera-lerroetako bat “Baso- eta zur-kateko esparru guztietako prestakuntza” bideratzea da.

Sektoreko enpresei eta profesionalei prestakuntza kualifikatua eta sektorearen beharretara egokitua ematea da helburua, egungo eta etorkizuneko langileen ezagutza eta gaitasunak handitzeko eta egokitzeko, sektorea gero eta kualifikatuagoa eta lehiakorragoa izan dadin.

Horren adibide bat EUROPAKO MOTOZERRARI TXARTELA lortzeko IKASTAROA da, HAZIk eskainia eta emana. Ikastaroaren helburua da profesionalek motozerra erabiltzen trebatzea, haien gaitasunak egiaztatzeko eta Europako motozerrari txartela lor dezaten.

ECC1: MOTOZERRARI TXARTELA (ECC/EFESC): ECC1 – Motozerraren mantentze-lana eta trontzaketa-teknikak.

ECC2 eta ECC3: MOTOZERRARI TXARTELA (ECC/EFESC): ECC2 ETA ECC3 – Zuhaitzak mozteko teknikak.