Lantaldeak gaiaren arabera
Proiektuak lantaldeen bitartez dinamizatzen dira oro har, eta horien artean honako hauek dira aipagarrienak:
-
BASO AHOLKULARITZA Talde Teknikoa
Baskegurrek bultzatzen, dinamizatzen eta zuzentzen duen taldeak basogintzaren sektoreko eragile publiko-pribatu guztiak biltzen ditu. Honako hauek osatzen dute: hiru Foru Aldundietako zerbitzuburuak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saileko teknikariak, erakunde teknologikoak (Neiker-Tecnalia, Hazi, USSE), balio katearen lehenengo mailetako ordezkari sektorialen ordezkaritza (mintegizainak, basoen jabeak eta industria).
Talde hau saiatzen da informazioa zentralizatzen eta sektorearen alderdi honi, bai gaur egun bai epe ertain eta luzean, kezka gehien sortzen dioten gaiei buruz gogoeta egiten. Eta orobat saiatzen da egin beharreko ekintza eta proiektuetan, modu transbertsalean adostutako estrategiak balio kate osoan ezartzen.
4 multzo nagusi definitu dira:
- Osasuna basogintzan
- Egurra mugitzea
- Bioekonomia (berrikuntza eta ikerketa basogintzan)
- Komunikazioa
-
LANA-ENPRESAK Taldea
Lana-enpresak taldeak sektoreko jardueraren ardatz nagusia osatzen duten bost alor nagusien inguruko gogoetak eta estrategiak partekatzen ditu. Horrez gainera, talde eragile horretatik abiatuta, hainbat proiektu sustatu dira: lankidetza proiektuak, internazionalizazio proiektuak (talde bisita edo erakusketa: Ligna, Elmia Wood, Woodrise, Carrefour Du Bois) eta lehiakortasun proiektuak (enpresa partzuergoa, errezel hormarako).
Azken 40 urteetan bikoiztu egin da gure zuhaiztiek duten egur kantitatea, eta handitu egin da inbentarioko azalera.
Honako hauek dira lehiakortasunaren estrategia dinamizatzeko helburu nagusiak:
- Sektorea profesionalizatzea, bere gaitasun teknikoak indartuz, beste edozein industria sektoreren maila berean jartzeko. Gure sektorea berritzea eta lehiakortasuna hobetzea. Egurraren mobilizazio handiagoa lortzeko beharrezkoak diren estrategiak bultzatzea, sustatzea eta dinamizatzea.
- Ziurtagiriak eta pasaporte teknologikoak babestea eta bultzatzea (Zaintza Katea, Karbono Arrastoa, DAPak, CE markatzea…).
- Sektorearekin lotura duten eragileekin, erakundeekin, zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin harremanak edukitzea, bai nazio mailan bai nazioartean.
- Erakunde eta administrazio publikoen artean harreman egonkorrak finkatzea eta sustatzea.
- Proiektuak identifikatzea, dinamizatzea eta aurkeztea, lankidetza proiektuak bereziki, erkidegoko, nazio mailako eta nazioarteko deialdietan.
- Zaintza teknologikoko lanak eta adimen lehiakorreko lanak basogintzaren (egurra) sektoreko enpresentzat.
- Sektorearen onespena lortzea ikerketa-programa estrategikoen barruan.
- Sektoreko enpresetan laneko arriskuen prebentzioaren ezarpena hobetzea.
- Balio erantsi handiagoko produktuak eta zerbitzuak eskaintzea, batez ere tokiko egurrari dagokionez.
-
PRESTAKUNTZArako Talde Operatiboa
Prestakuntzarako taldea da lehiakortasunaren sektore estrategikoaren barruan sortutako azken talde sektoriala. Langile gaituek gaur egun eta etorkizunean izango dituzten premiei aurrea hartu behar zaiela ikusi dute enpresetan, eta premia horretatik abiatuta sortu da talde hau.
Balio kate osoan (errematatzaileak, lehen eta bigarren eraldaketak, etab.) enpresen gaur egungo egoeraren argazki ahalik eta eguneratuena lortzeko, inkesta bat egin zaie elkartekideei; era horretara, karrera profesionalak eta hezkuntza beharrak finkatzeko irizpideak aplikatu ahal izango dira.
Prestakuntzarako talde operatiboa, hortaz, basogintzaren (egurra) sektorearen premia eta gaitasun guztiak komunean jarriko dituen foro bat sortzeko helburuarekin sortu da.