Kontaktua Berriak EGURRAREN ASTEA

Baso-kudeaketa jasangarriaren ziurtagiria

Baskegurrek, zuzenean edo gure bazkideekin batera, basogintzaren (egurra) sektore osoaren jasangarritasuna hobetzeko tresnak eta ekimenak garatzen laguntzen du, bai eta hori bermatzen duten ziurtagiriak ezartzen ere.

Era berean, hainbat ekimen babesten ditu, gizarte osoari eta gure mendien kudeaketa jasangarritik lortutako produktuak erabil ditzaketenei horien ezaugarri bikainak ezagutzera emateko eta balioesteko, halaxe baitira jasangarritasunaren ikuspegitik ere.

Arlo honetako ekimen nagusiak hauek dira: baso-kudeaketa jasangarriaren ziurtagiria, horrela lortutako produktuen zaintza-katearen bidez egiten den transmisioa, eta ingurumen-aztarnaren ziurtagiriak.

Basoak modu arduratsuan kudeatzen direla eta horiekin lotutako ekosistema-zerbitzuak oraingo eta geroko belaunaldientzat babestuta daudela ziurtatzea da baso-ziurtagiriaren helburua. Horretarako, baso-sektoreko jabeen eta enpresen laguntza du, basoen eta industrien ziurtapena babesten baitute eta, horrela, beraien jardueraren jasangarritasunaren eta jokabide arduratsuaren alde egiten baitute.

Beraz, basotik eratorritako produktuen (egurra, papera, kortxoa, perretxikoak, erretxinak, esentziak…) kontsumitzaileek eta erabiltzaileek ere basoen jasangarritasunean lagundu dezakete, ziurtapen-zigiluak dituzten ondasunak erosiz.

Gaur egun, 2 ziurtagiri garrantzitsuenak PEFC eta FSC dira, eta PEFC ziurtagiria da Euskadin eta Europako gainerako lekuetan gehien ezarri dena.



Informazioa anplifikatzeko

Ziurtagiriak eta egurraren jasangarritasunaren analisia

Baskegurrek, kideen artean, Produktuaren Ingurumen Adierazpenak bultzatzen ditu (onartuena EPD ziurtagiria da), eta funtsezko tresnak dira horiek guztiak sektoreak egindako produktuen ingurumen-jasangarritasuna neurtzeko, gure ekosistementzat askoz kutsagarriagoak eta kaltegarriagoak diren prozedurei jarraituz egindako beste ondasun batzuekin alderatuta.

Baskegurrek intsinis pinuaren taulako sektorekako PIA lortu du, Euskadiko basogintzaren (egurra) sektorea ingurumen-ziurtagirien erabileran Europako erreferente gisa kokatzen duena, hain zuzen.