Sektoreko eragile guztiekin #KONPROMETITUTA COVID-19ari aurre egiteko

Koronabirusari dagokionez, Euskadiko basogintzaren eta egurraren sektorearentzat interesgarria den informazioa

Baskegurrek COVID-19ari buruzko azken albisteak biltzen ditu bere bazkideentzat, bai eta instituzioak eta beste erakunde batzuk enpresentzat, ETE-entzat eta autonomoentzat eskaintzen ari diren laguntzei buruzko informazioa ere.

Eusko Jaurlaritzaren INPLANTALARIAK zerbitzua

Aholkularitza eta Telelana Ezartzeko Zerbitzua, Autonomoen eta ETE-en eskura; etxetik jarduerarekin edo haren zati batekin jarraitzeko aukera emango duen teknologia erabiltzen laguntzea du xede. Zerbitzu hori doakoa izango da, eta autonomoentzako eta enpresentzako aholkularitzan esperientzia handia duen aholkulari talde teknologiko batek emango du modu telematikoan; enpresa txikietan tresna teknologikoak modu eraginkorrean nola ezarri eta erabili irakatsiko du, telelana berme eta segurtasun osoz ezartzeko. Informazio gehiago Sprin

Inprimakia bete eta bidali ondoren, aholkulari taldeak zure beharrak balioetsiko ditu, eta harremanetan jarriko da eskatzaileekin, zure enpresari egokitutako aholkularitza telematikoa eman ahal izateko. Inprimakia.

Elkargi finantzazioa: ZURE TXERTO FINANTZARIOA

Euskal ETE-ek eta autonomoek aparteko laguntza finantzarioa eska dezakete. Informazio gehiago Elkargin

Baskegurren GOMENDIOA

Enpresa elkartuek KANPOKO PREBENTZIO-ZERBITZU BAT kontratatzea, koronabirus berriaren eraginpean egoteak ekar ditzakeen laneko arriskuen prebentzio-zerbitzuetarako jarduera-prozedura bat presta dezan, eta, horrela, lanean inguru seguru bat eskain dezan edo jarduerarekin jarraituko dutela berma dadin.

Webgunean eta sare sozialetan kontsulta daitekeen informazio orokorraz gain, Baskegurreko idazkaritzak bazkideei posta elektronikoz bidaliko die COVID-19aren pandemiak eragindako lan-egoera konplexuarekin lotuta eskura dugun informazio guztia.

Elkartuta egon behar dugu, gaur inoiz baino gehiago, Euskadiko basogintzaren eta egurraren sektorearen etorkizuna defendatzeko. Gogoan izan Baskegurrek, bulegoak itxita dituen arren, leial eusten diola elkarteko kideak zerbitzatzeko hartutako konpromisoari, eta elkarteko profesionalekin harremanetan jartzeko aukera dagoela, beren posta korporatiboak eta telefono-zenbakiak erabiliz. Eskerrik asko!