Cookieen politika
Zer dira cookieak?
Cookiea zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da, webgune jakin batzuetara sartzean. Cookieen bitartez, web-orri batek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskura dezake, eta, horien informazioaren eta ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke. Erabiltzailearen nabigatzaileak saio jakin bateko cookieak memorizatzen ditu disko gogorrean, oso memoria gutxi erabiliz eta ordenagailuari kalterik eragin gabe. Cookieek ez dute inolako informazio pertsonal espezifikorik, eta gehienak disko gogorretik ezabatzen dira nabigatzailearen saioa amaitzean (saioko cookieak deritze).
Nabigatzaile gehienek estandar gisa onartzen dituzte cookieak, eta, horiek alde batera utzita, segurtasun-doikuntzetan aldi baterako cookieak edo memorizatuak ahalbidetzen edo eragozten dituzte.
Zure berariazko baimenik gabe, zure nabigatzailean cookieak aktibatuz, Baskegur Elkarteak ez ditu cookieetan lotuko memorizatutako datuak eta zure datu pertsonalak.
Cookie motak
Cookieak, oro har, honako kategoria hauetan sailkatzen dira:
Cookie motak, aktibatuta dauden denboraren arabera:
Terminaleko ekipoan zenbat denbora dauden aktibatuta kontuan hartuta, honako hauek bereiz ditzakegu:
- Saioko cookieak:erabiltzailea web-orri batera sartzen denean datuak biltzeko eta biltegiratzeko diseinatutako cookieak dira. Erabiltzaileak behin bakarrik eskatutako zerbitzua emateko soilik gorde nahi den informazioa jasotzeko erabili ohi dira.
- Cookie iraunkorrak: datuak terminalean biltegiratuta gelditzen dira, eta cookiearen arduradunak zehaztutako denbora-tarte batean eskura eta trata daitezke; epe hori minutu batzuetakoa edo hainbat urtetakoa izan daiteke.
Cookie motak, helburuaren arabera:
Cookieen bidez lortutako datuen tratamenduaren helburuaren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie teknikoak: erabiltzaileari web-orri, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta orri horretan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira; esate baterako, trafikoa eta datuen komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoraraztea, eskaera bat erosteko prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, segurtasun-elementuak erabiltzea nabigazioan, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea edo edukiak sare sozialen bidez partekatzea.
- Pertsonalizatzeko cookieak: erabiltzailearen terminaleko zenbait irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin sartzeko aukera ematen diote erabiltzaileari, hala nola hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko eskualde-konfigurazioa eta abar.
- Analisi-cookieak: cookie horien arduradunari aukera ematen diote erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko, erabiltzaileak lotuta dauden web-orrietan. Cookie mota horien bidez jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko eta gune, aplikazio eta plataforma horien erabiltzaileen nabigazio-profilak egiteko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten duten erabilerari buruzko datuen analisiaren arabera hobekuntzak txertatzeko.
Cookieak jasotzeari uko egin diezaioket?
Cookieak jasotzeari uko egin nahi badiozu, honako hau egin dezakezu:
Ezabatu cookieak zure nabigatzailetik. Nabigatzaile gehienek aukera ematen dute aurrerantzean cookie guztiak edo batzuk ekipoan gordetzea saihesteko. Zure nabigatzailetik cookieak ezabatzeko edo desgaitzeko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, erabili nabigatzailearen “laguntza” menua.
Hirugarrenen cookie guztiak edo batzuk soilik baztertu nahi badituzu, hirugarrenaren web-orria zuzenean bisitatu beharko duzu, hark bere ekipoan gordetzen dituen cookieak kudeatzeko.
Kontuan izan cookieak desgaitzeak web-orri honen prestazioetan eragin dezakeela.
Hirugarrenen cookieak:
Lehenago deskribatutako cookieen kategorietan txertatutako cookieetako batzuk hirugarrenek biltegiratzen dituzte zure ekipoan, gure web-orria erabiltzen duzunean. Ez dugu kontrolik cookie horien gainean edo hirugarrenek cookie horiek erabiltzeko moduaren gainean. Hirugarrenari zerbitzu bat emateko erabiltzen dira, adibidez, analisi-zerbitzua emateko.
Erabiltzaileak berariaz onartzen du jasotako informazioaren tratamendua, aurretik aipatutako moduan eta helburuekin. Era berean, onartzen du datu edo informazio horien tratamenduari uko egiteko aukera dagoela badakiela, nabigatzailean xede horretarako konfigurazio egokia hautatuta cookieen erabilera baztertuz. Hala ere, nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukera horrek web-orriaren funtzionalitate guztiak erabat erabiltzeko aukera ken diezaioke.
Zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz, zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu.
Web-orri honek sare sozialetako beste cookie batzuk ere izan ditzake.
baskegur.eus web-orrian erabilitako cookieak
Ondoren, web-orri honetan erabiltzen diren cookieak identifikatuko ditugu, bai eta horien tipologia eta funtzioa ere:
- Google Analytics erabiltzen dugu, Googlek garatutako web-analitikarako zerbitzua, web-orrietan nabigazioa neurtzeko eta aztertzeko aukera ematen duena. Zure nabigatzailean zerbitzu horrekin lotutako hainbat cookie ikusi ahal izango dituzu. Aurreko tipologiaren arabera, cookie propioak, saiokoak eta analitikoak daude. Horri buruzko informazio gehiago aurki dezakezu eta cookie horien erabilera desgaitu Google Analytics-en. Webaren analisiaren bidez, honako hauei buruzko informazioa lortzen da: web-orrira sartzen diren erabiltzaileen kopurua, ikusitako orrien kopurua, bisiten maiztasuna eta errepikapena, iraupena, erabilitako nabigatzailea, zerbitzua ematen duen operadorea, hizkuntza, erabiltzen duen terminala edo IP helbideak esleituta duen hiria. Informazio horren bidez, web-orri honek zerbitzu hobea eta egokiagoa eskaintzen du.
- Deskargatzen den beste cookieetako bat cookie tekniko bat da: BaskEgur_cookiesInfoCheck; cookie teknikoa eta saiokoa da. Bisitariak web-orrian cookieak erabiltzeko ematen duen baimena kudeatzen du, cookieak onartu dituzten erabiltzaileak eta onartu ez dituztenak gogorarazteko, eta lehenengoei ez zaie informaziorik ematen orrialdearen goiko aldean.
- Bestalde, pertsonalizazio-cookie bat ere erabiltzen dugu, erabiltzaileak aukeratutako hizkuntza gordetzeko; horrela, hizkuntza aukeratu ondoren, aukera hori gogoratuko du web-orriko nabigazio osoan.