Ezagutu Euskadiko basogintzaren (egurra) sektorea

Bioekonomia zirkular berria egiten dugu basogintzaren alorrean

Baskegur Egurraren Euskadiko Elkartea da, eta basogintzaren (egurra) balio katea osatzen duten enpresa eta erakunde sektorialak biltzen ditu bere baitan. Basozaintzako lanak, egurraren lehen eta bigarren eraldaketako enpresak, bioenergia…

Baskegurren inguruan elkarturik eta bat eginik lan egiten dugu basogintzaren (egurra) euskal sektorea berritzailea, jasangarria eta aberastasunaren sortzailea izan dadin eta, basogintzaren alorrean, bioekonomia zirkular berri bat egin dezan. Basoak eta enpresa eraldatzaileak dira gure aktibo nagusia, erregai kutsatzaile fosilak atzean utziko dituen ekonomia berde berri baten alde lanean jarraitzeko.

Sektorean lan egiten duten profesionalen kopuru osoa –Euskadiko Egurraren Behatokiaren Txostena 2018– 18.000 enplegatu ingurukoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan industriaren alorreko enplegu osoaren % 9,1 hartzen du, oro har.

Basogintzaren (egurra) sektoreko enpresaren batekin harremanetan jarri nahi duzu?

Harremanetarako