“Baskegur Talks”: basogintza sektorearen inguruko aurkezpen dinamikoak Baskegur Egunean — Baskegur

“Baskegur Talks”: basogintza sektorearen inguruko aurkezpen dinamikoak Baskegur Egunean

“Baskegur Talks”: basogintza sektorearen inguruko aurkezpen dinamikoak Baskegur Egunean

Ostegunean, hilak 25, Yimby Bilbaon 17:00etatik aurrera egingo den Baskegur Egunean programatutako jardueren artean, “Baskegur Talks” atala dago, “Eraldaketak dakartzen errealitateak” lelopean. Diziplina anitzeko aurkezpenen multzo bat da, eta bertan, modu dinamikoan, Euskadiko basogintza-egur sektorearen orainaren eta etorkizunaren inguruko funtsezko gaiak jorratuko dira.

Honako hauek dira:

– BITEK: lankidetza eredu bat sendotuz

NEIKER – HAZI Baso Unitate Mistoak bere jarduera plana eta ikerketa aplikatua eta sektorearekiko lotura indartzeko erronka berriak aurkezten ditu.
Olatz Unamunzaga, Neikerreko zuzendari nagusia.

– Exoeskeletoak: basogintzako pertsonen osasunerako eta ongizaterako zientzia

Basogintzako ergonomia, segurtasuna eta lan baldintzak hobetzeko irtenbide berriak.
Jon Torres Unda, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea. Laneko Medikuntzaren eta Erizaintzaren Katedra EHU-Osalan.

-Baso-egurraren sektoreko digitalizazio-tresnak: trazabilitatea eta baso-kudeaketa jasangarria.
Josu Azpitarte, Baskegurreko teknikaria.

-Egurraren Herria: herritarrekin konektatzeko modu berriak

Komunikazioa eta sentsibilizazioa, basoaren eta egurraren balioa gizarteari hurbiltzeko tresna gisa.
Oskar Azkarate, Baskegurreko zuzendari nagusia.

Azken aurkezpenaren ondoren, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Baskegur Eguna itxiko du.

IZEN-EMATEAK