Carrefour International du Bois 2026 azokan euskal baso-egurraren sektoreko stand bateratuaren zerbitzu integrala kontratatzeko lizitazioa

Baskegurrek lizitazio-prozedura bat ireki du Carrefour International du Bois 2026 azokan euskal baso-egurraren sektoreko stand multzokatua diseinatu, fabrikatu, garraiatu, muntatu eta desmuntatzeko zerbitzu integrala kontratatzeko. Ekitaldi hori erreferentziazko ekitaldia izango da egurraren industriarako, 2026ko ekainaren 2tik 4ra bitartean, Nantesen (Frantzia).
Erakustokiko Grand Palaisen egongo da standa, 216 m²-ko espazio batean gutxi gorabehera, 6 x 12 metroko hiru erakusketa-uhartetan banatuta, eta sektoreko hainbat enpresak batera parte hartuko dute, Madera del País Vasco/Bois Basque Country markaren pean.
Kontratuak, besteak beste, honako lan hauek biltzen ditu: standaren diseinu kontzeptuala eta teknikoa, eraikuntza-egituren eta -elementuen fabrikazioa, azoka-esparrurako garraioa, muntaketa zein desmuntaketa, eta ondoren stand-a Euskadira garraiatzea biltegiratzeko. Kontratu honen esparruan diseinatu, fabrikatu edo eskuratutako elementu guztiak Baskegurren jabetzakoak izango dira, enpresa esleipendunak dagokion ordainketa egin ondoren.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 130.000 €-koa da (BEZik gabe).
Eskaintzak aurkeztea
Eskaintzak PDF formatuan bakarrik aurkeztu beharko dira, ordezkaritza nahikoa duen pertsona batek behar bezala sinatuta, info@baskegur.eus helbide elektronikora bidalita.
Aurkezteko epea
Eskaintzak aurkezteko azken eguna 2026ko martxoaren 23a da.
Dokumentazioa
Enpresa interesdunek baldintza-agiri osoa kontsulta dezakete esteka honetan: