Baskegurrek Egurraren XI.Astea ospatuko du berrikuntza, prestakuntza eta zabalkundea uztartzen dituen egitarauarekin

Urteko hitzordu honek Euskal Herriko basoen kudeaketa jasangarriak eta bertako egurraren eraldaketa arduratsuak dakartzaten balio ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak agerian utziko ditu.
Euskadiko Egurraren Asteak hamaikagarren edizioa beteko du aurten, bere balioei leial: baso eta egur-sektorearen errealitatea gizarte osoari ezagutaraztea eta bertan lan egiten duten pertsonentzako eztabaida eta prestakuntza-foro izatea. Urriaren 27tik azaroaren 2ra hitzaldi teknikoak eta bestelako ekitaldiak egingo dira, eta enpresetara zein baso-lursailetara egindako bisita birtualak eskainiko dira.
Egitarauaren barruan dago “Egurraren Herria. Bosque Country” kanpaina ere, joan den urriaren 1etik, Euskadiko 18 udalerri zeharkatzen ari den unitate mugikor ibiltaria, herritarrei baso-kudeaketa iraunkorraren garrantzia —PEFC zigilupean— hurbiltzeko eta tokiko egurraren eraldaketa balioan jartzeko, baliabide fosilekiko mendekotasuna murrizten duten produktuak sortuz.

Tabakalerak, Donostian, Egurraren Astearen XI. edizioko inaugurazio-ekitaldia hartuko du. Bigarren solairuko hallean, PEFC ziurtagiridun egurrez egindako hiri-altzarien proposamena aurkeztuko da; Baskegurrek, Tabakalerak eta UPV/EHUko Arkitektura Eskolak bultzatutako lehiaketako lan irabazlea.
“Replantearse para readaptarse” izeneko proiektua, Maider de la Fuente eta Lucía Pardos Arias egileen sinadurarekin, kultura garaikideko zentroaren erabiltzaileek goza dezaketen instalazio iraunkor bihurtu da. Ekimenak diseinua, iraunkortasuna eta tokiko egurraren erabilera uztartzen ditu, eta Euskadin 1 egur-eraikuntzaren inguruan sortzen ari den talentu berria modu eredugarrianerakusten du.
Lehen jardunaldi honetan Egurtek Sarien erakusketa ere inauguratuko da; astebetez, 2022ko eta 2024ko proiektu irabazleak bilduko dituena, Eraikuntza, Barne-diseinua, Produktu-diseinua, Tokiko egurra eta BEM (Bois/Egurra/Madera) kategorietan.
Proposamen hau UPV/EHU/Donostia Sustainability Forum Uda Ikastaroen esparruan ere protagonista izango da, PRISMA proiektuaren barruan. Egileek ostegunean, urriaren 30ean, Egurtek Sariak irabazi dituzten Behark Arkitektura estudioko Beñat Saratxaga eta Gentzane Goikuria arkitektoen klase magistralarekin hasiko den saioan parte hartuko dute. “Diseinua eta egur-eraikuntza. Proiektu berritzaileak” izenburupean, masterclassak egurraren erabileraren joera berriak jorratuko ditu arkitekturan.

Jarduera doakoa izango da, eta 10:00etan hasiko da Tabakaleran. Interesdunek izena eman dezakete www.uik.eus webgunearen bidez.
Profesionalentzako jardunaldiak
2025 Egurraren Asteak sektoreko profesionalentzat zuzendutako jardunaldi eta jardueren programa zabala eskaintzen du. Asteartean, 28an, Galiziako Arume Fundazioak urtero antolatzen duen Piñeiros jardunaldia, sare sozialetan eta Baskegur-en webgunean ikusgai izango da. Edizio honetan, Uruguai eta Txile herrialde gonbidatuak izango dira, eta koniferoen kudeaketan duten esperientzia partekatuko dute. Egun berean, 18:00etan, Egurrez egindako Master Amaierako Lan onenaren saria emango da Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
Urriaren 29an, asteazkenean, Baskegurrek enpresa eta erakunde elkartuentzat online mintegi bat antolatu du, Europar Batasuneko EUDR araudia kudeatzea eta betetzea errazten duen aplikazio berria aurkezteko, egurraren legezko jatorria Europar Batasuneko herrialde guztietan bermatzen duena.

Baso-lanetako lan-segurtasuna sektoreak eta eskumeneko eskudunek partekatzen duten lehentasuna da, Osalanek bezala, lan-araudia betetzen dela eta ingurune seguruak bermatzen direla zaindu behar dute. Zero istripuren helburuan eta 2 prebentzioan sakontzea da jardunaldiaren helburua, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Aretoan izango da, urriaren 30ean, ostegun goizean.
Azkenik, hilaren 31n, argitze-lanetarako hostozabalen seinalatze praktikoari buruzko prestakuntza-jardunaldia egingo da; baso-jabe eta enpresentzat zuzenduta dago, baina herritar ororentzat irekia. Hitzordua Berrizko (Bizkaia) Andikoa auzoan izango da 15:30etan. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da info@baskegur.eus helbidera idatzita.
Sektorea gizarteratzeko astea
Egurraren Astea sortu zenetik, helburu nagusietako bat basogintza sektorearen errealitatea euskal gizartera hurbiltzea izan da. Gure basoak belaunaldiz belaunaldi zaintzen dituzten gizon-emakumeei eta lehen eta bigarren eraldaketako enpresetan tokiko egurrarekin lan egiten duten pertsonei erakustea, produktu iraunkor eta eraginkor askori forma emateko, gure lurraldean ekonomia berdearen oinarriak ezarriz.
Baskegurren kamerak Torresar bisitatuko dute Orozkon, eraldaketa prozesuan murgilduta dagoen negozio familiarra. Enpresak hainbat inbertsiori egin behar die aurre, eta gizarte, ingurumen eta ekonomia aberastasuna sortzen duen sektore batekin konprometitutako belaunaldi berri bati eman behar dio lekukoa. Berrikuntzaren aldeko apustua egur termotratatuan bezalako produktuetan islatzen da, Termogenik markarekin merkaturatua.
Muebles Lufe, bere aldetik, benetako fenomenoa bilakatu da. Familia-enpresa bat, bere ekoizpen-eredua aldatzea erabaki zuena, Intsinis pinuaren egur trinkozko altzarien katalogo bat eskainiz, merkeak, baina kalitate handikoak eta ingurumenaren aldetik jasangarriak. Altzariak Kit formatuan eskaintzen dituzte, erabiltzaileak berak munta ditzan, eta Aizarnazabalen (Gipuzkoa) duten lantegian egindako produktuak beren online dendan baino ez dituzte saltzen.
Asteak, gainera, EAEko lurralde historiko bakoitzeko baso-jabeen hiru historia ezagutzeko aukera emango du. Haien dedikazioari esker, lursailei eusten diete eta etorkizunean tokiko egurraren hornidura bermatzen dute. Haien lanak paisaia mantentzen laguntzen du eta ekosistema-zerbitzu funtsezkoak sostengatzen ditu, hala nola aire-kalitatea edo biodibertsitatea.
Baskegurreko zuzendaria Oskar Azkaratek adierazi duenez, “Egurraren Asteak euskal basogintza sektorearen dinamismoa eta benetako iraunkortasunarekiko konpromisoa islatzen ditu, dimentsio ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala bateratuz. Gizarteari erakutsi nahi diogu tokiko egurrak nola bultzatzen duen berrikuntza eta nola indartzen dituen enplegua eta lurraldearen garapena”.
Egurraren Astea dela eta, “Egurraren Herria. Bosque Country” kanpaina ibiltariaren unitate mugikorra urriaren 29an, 30ean eta 31n) eta Leioan (azaroaren 1ean eta 2an) egongo da. Arrakasta handia izaten ari den ekimen honek, ikasle zein helduei euskal basoak modu iraunkorrean kudeatzearen garrantzia hurbiltzen die, etorkizuneko baso-bioekonomiarako behar den egurra lortzeko.
Egurraren Astearen hamaikagarren edizioari amaiera emateko proposamen ludikoa ere herritar guztiei zuzenduta dago. Vitoria-Gasteizko Santa Maria katedralera bisita gidatua; non egurrak, harriaren ondoan, berebiziko garrantzia du. Ibilbidean parte hartu nahi duten interesdunek azaroaren 2ko igandean, 12:15ean izango den saiora eman ahal izango dute izena aurrez, info@baskegur.eus helbidera idatzita.