Egurraren XI. Astea urriaren 27tik azaroaren 2ra egingo da — Baskegur

Egurraren XI. Astea urriaren 27tik azaroaren 2ra egingo da

Egurraren XI. Astea urriaren 27tik azaroaren 2ra egingo da

Baskegurrek antolatuta, jarduera-egitarau zabala izango du, laster aurkeztuko dena.

Astean zehar PRISMA Forestal proiektuak eta PEFC Euskadiren Bosque Country kanpainak protagonista izango dute, baita Tabakalera, Baskegur eta UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Tekniokoak antolatutako Hiri-altzarien Diseinu Lehiaketako proiektu irabazleak ere: “Replantearse para adaptarse”, Maider de la Fuente eta Lucía Pardosen lana.

Egitarauak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore-enpresetara bisita birtualak barne hartzen ditu, non euren materialak eta ekoizpen-prozesuak erakutsiko diren; horiez gain, elkarrizketak, baso-jabetzaren testigantzak, jardunaldi teknikoak eta aitortzak izango dira, guztiak ere gure webgunetik online ikusteko moduan.

Urtero bezala, Bilboko UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolako ikasleek egindako egurrezko lan onenari master amaierako saria emango zaio. Ekitaldia asteartean, hilak 28, egingo da.

Urriaren 30ean, Tabakalera kultura-zentroan, PRISMAk antolatutako UIK Udako Ikastaroetako “Egurrean Diseinua eta Eraikuntza: Proiektu Berritzaileak” ikastaroa ospatuko da. Egurtek saridunek, Beñat Saratxagak eta Gentzane Goikuriak (Behark Arkitektura), masterclass bat eskainiko dute. Prestakuntza Maider de la Fuentek eta Lucía Pardos Ariasek itxiko dute, “Replantearse para Readaptarse” proiektuaren sortzaileek.

Egurraren Astea erreferentziazko topagunea da baso-egurra kateari lotutako profesionalei elkartzeko. Bere helburu nagusia Baskegurrek tokiko zein nazioarteko hainbat proiektutan betetzen duen eginkizuna ikusaraztea da, eta, aldi berean, gizartea kontzientziatzea Euskadik sektore sendo, aberastasun sortzaile eta eragingarria izatearen garrantziaz eta ingurumenaren iraunkortasunari laguntzen dionaz.

Baskegurren ekimena da, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hazi Fundazioak babestua, baita Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foru aldundiek ere.