Baskegurrek Basque Circular Summit-en gure basoetatik datozen produktu biooinarrituen aldeko apustua adierazi du

Baskegurrek Basque Circular Summit-en gure basoetatik datozen produktu biooinarrituen aldeko apustua adierazi du

Arreta Europako Batzordearen Industria Itun Garbian jarrita, eta euskal sarea zirkulartasunerako trantsizioaren arloko Europar Batasuneko jarraibideekin lerrokatzeko helburua jarraituz, Basque Circular Summit 2025 apirilaren 2, 3 eta 4an egin da Bilboko Euskalduna Jauregian, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularraren ekitaldi handia, Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, antolatua.

Baskegurrek topagune honetan bere stand propioa izan du eta zazpi enpresa eraldatzaileri lagundu die, haien erakusketa eremuetan produktu eta soluzio zirkularrak ezagutzera eman dituztenak. Elkarteak egurraren garrantzia aldarrikatu du, bio-oinarritutako produktu berriak garatzeko ezaugarri paregabeak dituen material gisa.

Aldi berean, baso-bioekonomiaren aldeko apustua egin du Baskegurrek, etorkizuneko industriarako material berritzaile eta jasangarriak ekoizteko bide modura. Irati Zabalak, elkarteko proiektuen arduraduna, adierazi duenez, “Basque Circular Summit-en dugun presentziaren balorazioa oso positiboa da. Jende asko gure enpresen produktu zirkularren inguruan interesatu da, eta horiei buruzko informazio gehiago eskatu dute stand-ean. Horrek etorkizuneko proiektu eta lankidetzei aukera ematen die”.

Basque Circular Summit 2025-ek, industria eta ingurumen jarduerako 700 enpresa eta 1.300 pertsona baino gehiago izan ditu. Gainera, 150 hizlari baino gehiagok parte hartu dute, Europako Batzordeko ordezkariek, hala nola zirkulartasunaren eta jasangarritasunaren arloko adituek eta erakunde erreferenteek.