BASKEGURREK GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIETAKO BASOGINTZARI ETA BASO POLITIKARI BURUZKO PONENTZIAREN ONDORIOEN TXOSTENAREN ONARPENARI BURUZ EGINDAKO BALORAZIOA

BASKEGURREK GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIETAKO BASOGINTZARI ETA BASO POLITIKARI BURUZKO PONENTZIAREN ONDORIOEN TXOSTENAREN ONARPENARI BURUZ EGINDAKO BALORAZIOA

Baskegurrek oso positibotzat jo du Gipuzkoako Batzar Nagusiek “Basogintzari eta baso-politikari buruzko ondorioak Txostena” onartu izana. Dokumentu honetan, baso-jabeek egiten duten lan garrantzitsua aitortzen da, bai eta espezie autoktonoen kontserbazioa eta Euskadin Baso Bioekonomia Zirkularra garatzea ahalbidetzen duten beste espezie batzuk bateragarri egiteko beharra ere.

Oskar Azkarate elkarteko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “Baskegurrek eta ordezkatzen dituen eragile guztiek modu aktiboan lan egin eta parte hartu nahi dugu eztabaida-foroetan, bai Batzar Nagusiekin, bai alderdi politiko bakoitzarekin”.