BASKEGURREK INGUMA PROIEKTUKO PARTZUERGOAREN AZKEN BILERAN PARTE HARTU DU, THESSALONIKIN (GREZIA)
Baskegur Greziako Thessaloniki hirian izan da Inguma proiektu europarraren partzuergoaren bilera dela eta. Chimar Hellas enpresak antolatutako Ingumako hirugarren batzar nagusiaren esparruan egin da topaketa hau.
Jarduera programak bi egun iraun du eta orain arte egindako lanaren errepasoa egin da, Helsinkiko azken batzarretik egindako aurrerapen garrantzitsuenak azpimarratuz.
Partzuergoko erakundeetako ordezkariek, horien artean Baskegurreko teknikaria den Irati Zabalak, hiru tailerretan parte hartu dute: “Ingumaren material berritzaileen garapena (WP1)”, “Proiektuaren amaierako eraikin erakusketa (WP4)” eta “Eraikuntza sektorearen etorkizuna bio-oinarritua da: nola lortzen dugu?”.
Bigarren jardunaldian, Chimar Hellas enpresa bisitatu zen, egurretik eratorritako taulen industrietarako azken belaunaldiko aglomeratzaileen hornidura teknologikoan espezializatua. Bertan, haien lan prozesuak azaldu ziren.
Baskegurren, Inguma bezalako proiektuen aldeko apustu sendoa egiten dugu, bioekonomia eta eraikuntzako materialen sorkuntza bultzatzen baitute, nekazaritzako hondakinetatik eta egurraren eraldaketatik eratorritako lehengaietatik abiatuta.