BASKEGURREK PREBENTZIOKO BIOSEGURTASUNARI BURUZKO HAINBAT IKERKETA-JARDUERATAN PARTE HARTU DU, AUSTRALIAKO ETA ZEELANDA BERRIKO ESPEZIALISTEKIN BATERA

BASKEGURREK PREBENTZIOKO BIOSEGURTASUNARI BURUZKO HAINBAT IKERKETA-JARDUERATAN PARTE HARTU DU, AUSTRALIAKO ETA ZEELANDA BERRIKO ESPEZIALISTEKIN BATERA

Australia eta Zeelanda Berriko basogintzako ordezkari talde bat, intsinis pinua ondo ezagutzen dutenak, Euskadin izan da duela gutxi. Neikerrek antolatutako baso-segurtasunari buruzko workshop batean eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Baskegurrek bultzatutako hainbat landa-jardunalditan parte hartu zuten.

Topaketa honi esker, hainbat gairi buruzko ezagutza baliotsuak trukatu dira, hala nola, biosegurtasuna, pinuko nematodoak eta hainbat saiakuntza eta estrategiarekin lotutako berrikuntza.

Hainbat aldaki genetikok lursail esperimentaletan landatutako espezie batzuetan duten eragina ere aztertu zen, besteak beste. Ikerketa eta test horiek intsinis pinuari eragiten dioten gaixotasunen tratamenduan lagun dezakete. Baskegurretik espero dugu horrelako lankidetzei jarraipena ematea etorkizunean.