PRISMA

Logoa
Izena PRISMA: XXI. mendeko basoak, ahaldunduak, berritzaileak eta ekintzailetasunezkoak
Finantzaketa Mancomunidad de Municipios Berguedans per a la Biomassa (MMBB), Centre de Ciencia y Tecnología Forestal de Cataluña (CTFC), Euskadiko Egurraren Elkartea (BASKEGUR), Nafarroako Unibertsitatea (UNAV) eta Nafarroako Basongintza Elkarteak (Foresna) finantzatutako proiektua da

Guztira: 1.978.725,00€

Proiektuaren iraupena 24 hilabete

  • Hasiera data: 2024/01/01
  • Amaiera data: 2025/12/31
Webgunea www.prismaforestal.es
Sare Sozialak LINKEDIN eta X
Laburpena PRISMA proiektuaren helburua da zirkuitu laburreko baso-balio kateak (BbK) eta mendiko lurraldeei lotutako bioekonomia zirkular iraunkorra sustatzea, klima-aldaketara egokitutako funtzio anitzeko baso-kudeaketaren elementu «giltzarri» gisa, baita tokian tokiko bioproduktuak eta zerbitzu ekosistemikoak balioztatzea ere, jardunetan karbono-balantzea txertatuz eta «berrikuntza sozialaren» ikuspegi holistiko bat bermatuz (belaunaldi-erreleboa, migrazioa, emakumeen soldata-arrakala).

Basotik hasi eta azken kontsumitzaileraino, proiektuak eremu pilotuetan planteatutako I+G+B jarduketen ingurumen-inpaktuak aztertuko ditu (helburu anitzeko plangintza eta kudeaketa laguntzeko tresna digitalak baliozkotzea, basoaren baliabideen optimizazioa, zerbitzu ekosistemikoak barne).

Proiektuak basoko BbKetako profesionalen prestakuntza eta gaikuntza ere landuko ditu, diziplina anitzeko eta lankidetzako ikuspegi batetik.