EUSKADIKO BASOGINTZA ETA EGURGINTZA SEKTOREAK URTEROKO TOPAKETA EGITEN DU ETORKIZUNEKO ERRONKAK AZTERTZEKO

EUSKADIKO BASOGINTZA ETA EGURGINTZA SEKTOREAK URTEROKO TOPAKETA EGITEN DU ETORKIZUNEKO ERRONKAK AZTERTZEKO

Euskadiko Egurraren Elkarteak “Baskegur Eguna” ospatuko zuen Zamudion, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko eraikin nagusian. “Gure basoa, gure zura, gure etorkizuna” lelopean, PEFC Euskadi elkartearen hogeigarren urteurrena izan zen ekitaldiaren ardatza. Elkarte hau autonomia-erkidegoko baso-ziurtagiriarekin lotutako ekintza eta jarduera guztiez arduratzen da, basoen kudeaketa jasangarria sustatzeko.

Jardunbide egokiak baso-kudeaketan

Orain dela 20 urte eman zuen bere lehen ziurtagiria PEFC Euskadik, baso-kudeaketa iraunkorra sustatzeko funtsezko tresna dena. Erakunde honek baso-jabeak, egurraren industria eta sektorearekin zerikusia duten beste kolektibo batzuk biltzen ditu, hala nola unibertsitateak, administrazioak eta elkargo profesionalak.

Irabazi-asmorik gabeko elkarte honek gure basoen kudeaketan jardunbide egokiak sustatzeko mekanismo bat eskaintzen du, merkatura iristen diren egurretik eratorritako produktuak jasangarriak izatea bermatzen duena. “Euskadiko basogintza- eta egurgintza-sektorerako, oso garrantzitsua da PEFC ziurtagiria, baso-jabetzatik hasita eta gure industriako lehen eta bigarren transformazioko enpresetaraino. Alde batetik, PEFC zigiluak gardentasuna ematen dio kudeaketa-prozesu osoari, eta, bestetik, bermatzen du kontsumitzaileak eskuan izango duen egur-produktua edo egur-deribatua modu iraunkorrean kudeatutako baso batetik datorrela”, azpimarratu zuen Azkaratek.

Kanpainia aurkezpena

Ana Belén Noriega PEFC Espainiako presidentea hitz egin ondoren, Euskadiko basogintzaren eta egurgintzaren sektorearen egoerari buruzko eztabaida izan zen. Bertan Eusko Jaurlaritzako, Hazi Fundazioko, Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundeko eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundietako ordezkariek hartu zuten parte, baita egurraren industriako beste bozeramaile batzuek ere.

Halaber, “Egurraren Herria, Bosque Country” kanpaina aurkezteko denbora egon zen. Sentsibilizaziora bideratutako komunikazio-ekintza bat da, sektorea gizatiartzeko eta basoen kudeaketa-lan garrantzitsua balioesteko.