ARRAKASTA CARREFOUR INTERNATIONAL DU BOIS-ERA BILDUTAKO MISIOAN
Baskegurrek Nanteseko Carrefour International du Bois azokara egindako misio elkartuak arrakasta handia izan du. Euskadiko Egurraren Elkartearen erakusketa-proposamen berriari esker, Grand Palais-en kokatua egon dena, lau enpresa elkartuek bat egin dute egungo bezeroak leialtzeko deiarekin, baita egurraren lehen eta bigarren eraldaketako produktuak beste kontsumitzaile potentzial batzuei ezagutarazteko aukera izan ere.
Erakusketa-eremuak, oso-osorik euskal egurrez egina, basoa izan du erreferentzia gisa, bideo-pantaila handi batekin batera. Bertan enpresa bakoitzaren ikus-entzunezko korporatiboak proiektatu dira hiru egunetan zehar.
Bois Basque Country
Nanteserako enpresa-misioa Baskegurrek antolatzen dituenen garrantzitsuenetarikoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du euskal enpresak nazioartekotzeko.
Nanteseko Carrefour International du Bois-era joan diren lau enpresetatik, bi liderrak dira egurraren lehen eraldaketan, Ebaki eta Etorki zerrategiak. Beste biek, aldiz, bigarren transformazioko produktuak eskaintzen dituzte eraikuntzaren mundurako: Lana kooperatiba-sozietateak enkofraturako hiru geruzako panelak egiten ditu eta Grupo Gamizek, berriz, kalitate goreneko eraikuntza-irtenbideak.
Funtsezko merkatua
Euskadiko basogintza- eta egurgintza-sektoreak ospe handia du, eta Nantesko azoka, bi urtean behin egiten dena eta sektore honetako Europako enpresa nagusiak erakartzen dituena, aukera berri bat izan da tokiko industriarako funtsezkoa den merkatu batean harremanak sendotzeko.
Euskal egurra, enpresa eraldatzaileak eta baso-jabetzatik hasita balio-kate osoa defendatzeaz gain, Baskegur-en erakusketa-guneak lekua eman dio EGURTEK Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroari, urriaren 16an eta 17an Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo denari.