Ezagutu BasoAppen funtzionaltasunak

Euskadiko baso-egur sektorea hainbat proiektu bultzatzen ari da balio-katea digitalizatzeko, baso-jabetzatik hasita eta bai baso-lanetatik bai lehen eta bigarren eraldaketako industriatik igarota. Euskal mendien baso-kudeaketa iraunkorra errazteko Basoekin – Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako basogintza elkarteek beren bazkideen mendien kudeaketa errazteko sortutako elkartea –, Baskegur – euskal basogintza eta zurgintza sektore osoa biltzen duen erakundea – eta Batura – digitalizazioan espezializatutako enpresa – BasoApp jarri dute abian. Gailu mugikorretarako aplikazio bat da, eta Androiderako eta IOSerako bertsioa izango du. Telefono edo tablet batean kudeaketa-planen eduki osoa ikusi ahal izango da, egin beharreko lanak denboran mugatuta, eta, gainera, mapan partzelak kokatu ahal izango dira GPS kokapenari esker.

Ezagutu aplikazioaren funtzionaltasunak bideo honetan.