WOODFACE

Logoak
Izena WOODFACE: Etxebizitza-eraikinetako blokeetarako egurrezko etxe-aurre industrializatuak
Finantzaketa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak finantzatutako proiektua.

Guztira: 166.057,02€

Proiektuaren iraupena 22 hilabete

  • Hasiera data: 2022/09/01
  • Amaiera data: 2024/06/30
Webgunea Ez dago
Sare Sozialak Ez ditu
Laburpena WOODFACE proiektuak tokiko egurrezko bilbadura-egituran oinarritutako etxe-aurreko panel industrializatu bat garatu nahi du, ohiko egitura masiboa duten etxebizitza-eraikinetan erabiltzeko.

Eraikuntza industrializatu batera iristeko prozesu guztiak landuko dira, BIM lankidetza-ingurune batean diseinatzetik hasita. Ingurune honetan, hasierako faseetatik hasita, tailerrean fabrikatzetik eta obran jartzetik eratorritako betekizunak bilduko dira, bizi-zikloaren azterketaren ikuspegitik.

Proiektuaren helburu berritzailea da eraikuntza-konponbide aurreratu bat lortzea, bere ezarpena bideragarria izan dadin gure herrialdeko ohiko eraikuntza gehienetan. Aldi berean, proiektuak balio-katearen integrazio digitalerako estrategia bat ezarriko du, etxe-aurrearen konponbidearen diseinuarekin, fabrikazioarekin eta instalazioarekin lotuta; integrazio hau bat etorriko da 4.0 Industriaren aginduekin.

Lortzen den panelak lehiakorra izan behar du ekonomikoki, eta tokiko produktuekin egina; hala, eraikuntza-konponbide industrializatu eta estandarizatua hormigoizko eta altzairuzko obra masiboetan instalatu ahal izango da, ingurumen-jasangarritasun handiagoa txertatuz eta obrak egiterakoan aldaketa drastikorik eragingo ez duena.

Proiektuak, halaber, aukera ematen du Euskadiko egurraren balio-katea egituratzeko eta indartzeko, merkatu-potentzial handiko etxe-aurre konponbide modularraren inguruan, baliabide naturalen ustiapenari lotutako balio erantsia handituz eta kualifikazio handiagoko enplegu-eskaria sortuz.