BIOERAIKUNTZA, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA KONTSUMO ARDURATSUA SUSTATZEN DITUEN BIOTERRA AZOKAREKIN BAT EGITEN DU BASKEGURREK
Ficoba Bidasoako Feria Barrutian, ekainaren 2tik 4ra, euskal enpresek eta erakundeek bizimodu jasangarriago eta osasungarriagoaren alde egiten dituzten proposamenekin urteroko hitzordua egingo da.
Baskegurrek balio guztiak partekatzen dituen azoka batekiko konpromisoa berritu du: produktu ekologikoak eta km-0 sustatzea, zura bezalako material naturalak balioesten dituzten hiri- eta eraikuntza-ereduetara jotzea, kontsumo arduratsua eta energia berriztagarriak, non zurak ere bere lekua baitu, ezpal eta pelleten galdarak ugaritzeari esker.
Erakustoki ibiltaria
Euskadiko Zuraren Elkarteak Irunera bere erakustoki ibiltaria eramango du, euskal basoetako radiata pinuarekin egina, bisitariei erakusteko zein garrantzitsua den basogintza- eta zura-sektore indartsu bat izatea, basoko bioekonomia zirkularraren garapena sustatzeko.
Erakusketan, lehen eta bigarren transformazioko euskal enpresek egindako hainbat produktu eta material ezagutu ahal izango dira, hainbat arlotan irtenbide jasangarriak eskaintzeko, hala nola, bilgarrian, paperaren eta kartoiaren produkzioan, zuran egindako eraikuntzan eta energia ekoizteko biomasa gisa erabiltzean.
Baso-kudeaketa iraunkorra
Halaber, bertaratutako jendeari basogintza eta zuraren sektoreak baso-kudeaketa iraunkorraren alde egin duen apustuaren berri jakinaraziko zaio, PEFC eta FSC zigiluen bidez egiaztatuta, produktuen ingurumen-aztarna neurtzen duten ziurtagirien bitartez eta, azken batean, zura eraldatzeko gero eta eraginkorragoak direlako.
Oskar Azkaratek, Baskegurreko zuzendariak, hitzaldi bat emango du Eraikiz Gunean ekainaren 3an, larunbatan, iraunkortasunaren alde Euskadiko basogintza-zura sektoreak egindako apustuari buruz.