BASKEGUR EGUNA 2023 EKAINAK 29AN OSPATUKO DA ZAMUDIOKO PARKE TEKNOLOGIKOAN

BASKEGUR EGUNA 2023 EKAINAK 29AN OSPATUKO DA ZAMUDIOKO PARKE TEKNOLOGIKOAN

BASKEGUR EGUNA basogintza eta zuraren sektorea ordezkatzen duten pertsonek euren artean eta ordezkari politikoekin modu atseginean eztabaidatu eta hitz egin ahal izateko eguna da. Eta, batez ere, hura osatzen dugun gizon eta emakumeen baterako lana gozatu eta balioesteko jardunaldia. Asmo horrekin jarri zuen abian Baskegurrek, eta hitzordu hori leial mantendu zaio egutegiari, pandemian zehar behartutako geldialdia izan ezik.

Zamudion ikusiko dugu elkar

2023an, pasaden urtean hain emaitza ona eman zigun agertokia errepikatuko dugu. Zamudioko Parke Teknologikoko eraikin nagusiaren areto-auditorium berrian izango da, Barko eraikina bezala ezagutzen dena. Ekainaren 29an, 15:30etatik aurrera, gurekin izatea nahi dugu, esperientziak partekatzeko eta jakintzatik sektore hau indartzeko. Konprometituta gaude eta gure lan-jarduera garatzen dugu bertan, baina gure bizitzaren zati da ere.

Bioekonomia, digitalizazioa eta berrikuntza

Baskegur Egun honetan, azpimarratuko ditugu sektorearen bideragarritasunerako bereziki sentikorrak diren gaiak; esate baterako, txikienekin ikastetxeetan egiten den lana, gure errealitatea ezagutu dezaten eta basoen kudeaketa beharrezkoa dela uler dezaten, bioekonomia garatzeko lehengairen bat eduki nahi badugu. Balio-katearen digitalizazioa lortzeko egiten ari diren lanei eta berrikuntzari lotutako beste ekimen batzuei buruzko erreferentziak ere ez dira faltako.

Gure sare sozialetan (LinkedIn, Facebook eta Twitter), baita webgunean (www.baskegur.eus) eta hurrengo Newsletters-etan ere, ezin galdu dezakezun jai-hitzordu honi buruzko informazioa osatuko dugu.

 

BASKEGUR EGUNA

Zamudioko parke teknologikoa.

Ekainaren 29a

 

15:30. Ongietorria. Federico Saiz, Baskegurreko presidentea.

15:40. 2022ko jardueraren memoria eta 2023ko aurrerapenaren aurkezpena. Oskar Azkarate, Baskegurreko zuzendaria.

15:55. Ikastetxeetarako prestakuntza proiektu berria. “Ñupi” maskota digitalaren aurkezpena.

Basoak ustiatzera eta garraiatzera bideratutako prestakuntza. Espezializazio Programa Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuarekin.

Basogintza eta zuraren komunikazio-kanpaina.

16: 10. “Etorkizuneko elkarrizketak: basoen kudeaketa iraunkorra”. Baskegur/Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioa.

16:35. “Bioregions estrategia: basoko bioekonomia Europan”. Inazio Martinez de Arano, European Forest Institute.

Baskegur Innovawood-en sartzen da. Uwe Kies kudeatzailearen bideo bidezko hitzaldia.

16:45. “Baskegur: Europan sarean lan egitearen garrantzia”. Baskegurrekin lan egiten duten erakunde eta entitateek Baskegur Eguna ospatzen dute sektorearekin.

16:53. Itxiera instituzionala.

17:00. Km-0ko euskal produktuen koktela.